187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Aldaketa, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu
bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean

Melidako Udalak, 2013ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

“Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 631/2013 epaia eman du, France Telecom España, S.A.k Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantzaren kontra aurkeztu duten errekurtsoetan. Ordenantza hura 2013ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an.

1. Ordenantzaren testuan aldaketa egitea, epaiaren arabera. Hortaz, hona epaiak ukitutako artikuluen idazketa berria:

3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira aitzineko atalean aipatu diren horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak. Telefonia mugikorreko enpresak salbuetsita, subjektu pasiboak izanen dira bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.

Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.

5. artikulua. Kendu egin da, osorik baliogabetu baita.

2. Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Melidan, 2013ko irailaren 19an.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1313025