187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Oihan enkantea

Jaurrietako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

LOTE BAKARRA

Zuhaitz mota

Ler gorria/ pagoa

Alderdia

Kanbrate

Kantoia

6a, 7a

Jarduketaren azalera

4,5 ha.

Mozketa mota

Matarrasa

Ler gorri kopurua

1.194

Ler gorriaren zuraren bolumena (m³)

1.671

Ler gorriaren enbor txikiaren bolumena (m³)

367

Ler gorriaren bolumena, guztira (m³)

2.038

Pago kopurua

452

Pago egurraren bolumena (m³)

181

Hasierako prezioa

70.695,50 euro (BEZa kanpo)

Hasierako prezioa: 70.695,50 euro (BEZik gabe).

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, Jaurrietako Udal Idazkaritzan, 20 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (15:00ak arte). Egun hori larunbatarekin baldin bada, epea hurrengo astelehena arte luzatuko da.

Proposamenak noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko ortziralean, 13:00etan.

Baldintzak teknikoak eta administrazio baldintzen agiria interesdunen eskura daude, Jaurrietako Udal Idazkaritzan.

Jaurrietan, 2013ko irailaren 19an.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1313053