187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Iturmendiko UE 38-B unitatearen urbanizazioa.
Behin betiko onespena

Iturmendiko Udalak, 2013ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, legezko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Iturmendiko UE 38-B unitatearen urbanizazioa, Luis Samanes Lanzek sustatua.

2. Behin betiko onestea Iturmendiko UE 38-B unitatearen urbanizazio horren likidazio kontua, 7.210,56 euro egiten baitu, Luis Samanes Lanzek ordainduko duena.

3. Behin betiko onestea Iturmendiko UE 38-B unitatearen zoladuraren likidazio kontua, 4.461,86 euro egiten baitu, Luis Samanes Lanzek ordainduko duena.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan 134.5. eta 167.3. artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.

Iturmendin, 2013ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1313047