187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

4. poligonoko 85. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Goizuetako Udalbatzak, 2013ko irailaren 10ean egindako osoko bilkuran ondorengo erabaki hau hartu zuen:

1) Miguel María Tolosa Albistur eta María Olga Iribar Tolosak sustatutako eta Antonio Alegria Ezquerra eta Jose Joaquín Equiza Itoiz arkitektoek idatzi eta sinatutako Goizuetako 4. poligonoko 85. lurzatian dagoen etxearen berritze lanak egiteko xehetasun azterlanari behin betiko onespena ematea.

2) Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3) Aipatutako xehetasun azterlanaren behin betiko onespenaren berri ematea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eta sustatzaileari.

Goizuetan, 2013ko irailaren 20an.–Alkatea, Pablo Miranda Taberna.

Iragarkiaren kodea: L1313041