2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Jose Mari Martiañez jaunak eta Lourdes Razkin Igoa andereak 2013ko abuztuaren 2an xehetasun azterlana aurkeztu zuten, 1. poligonoko 89. lurzatikoa (Zugarreta, 34). Udal arkitektoak aldeko txostena egin du (2013ko abuztuaren 19koa). Hori ikusirik eta idazkaria entzunda, alkateak, 2013ko urriaren 16an,
Honako hau ebatzi du:
1.–Hasiera batez onestea 1. poligonoko 89. lurzatiari buruzko xehetasun azterlana.
2.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Iragarkia bi egunkaritan ere argitaratuko da. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.
3.–Espedientearen tramitazioak sortzen dituen gastu guztiak sustatzailearen kontu dira; adibidez, tasa (415 euro) eta prentsako iragarkien gastua.
4.–Akordioa sustatzaileari eta ukitutako beste lurzatien jabeei jakinaraztea, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan.
5.–Akordioa hurrengo Tokiko Gobernu Batzarrean jakinarazi, Batzarrak berrets dezan.
Etxarri Aranatzen, 2013ko irailaren 16an.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa.
Iragarkiaren kodea: L1313212