187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Fernando Urrestarazu Ijurco jaunak 2013ko apirilaren 23an UE 17 unitateko B1, B2 eta B3 lurzatien xehetasun azterlana aurkeztu zuen, B2 lurzatian egindako portxe bat legeztatzeko. Jabea Benita Ijurco da. Udal arkitektoak aldeko txostena egin du (2013/06/6koa). Hori ikusita, idazkariari entzunda eta kontuan harturik xehetasun azterlan batek ezin dituela alboko finken hirigintza baldintzak aldatu, alkateak, 2013ko irailaren 16an,

Honako hau ebatzi du:

1.–Hasiera batez onestea UE17 unitateko B1, B2 eta B3 lurzatien xehetasun azterlana, ondorengo baldintza honekin:

–Beste lurzatien jabeek ados daudela adieraziko diote Udalari idatziz, behin betiko onetsi baino lehen.

2.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Iragarkia bi egunkaritan ere argitaratuko da. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

3.–Espedientearen tramitazioak sortzen dituen gastu guztiak sustatzailearen kontu dira; adibidez, tasa (415 euro) eta prentsako iragarkien gastua.

4.–Akordioa sustatzaileari eta beste lurzatien jabeei jakinaraztea, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan.

5.–Akordioa hurrengo Tokiko Gobernu Batzarrean jakinaraztea, Batzarrak berrets dezan.

Etxarri Aranatzen, 2013ko irailaren 16an.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa.

Iragarkiaren kodea: L1313211