2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
4. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Enerizko Udalak 2013ko irailaren 18ko osoko bilkuran erabakita, 4. aldaketa onetsi zen hasiera batean 2013ko aurrekontuan. Kreditu berezia egiteko da, Camino del Monte karrika urbanizatzeko gastuen kontu-sailean, gastu orokorretarako eta kontribuzio berezietarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatzekoa.
Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Eneritzen, 2013ko irailaren 19an.–Alkatea, Alberto Valencia Trueba.
Iragarkiaren kodea: L1313016