Iragarkia
187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
Udal ordenantza, Biltzeko lokalak edo lokal gastronomikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena
Cintruenigoko Udalak, 2013ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Biltzeko lokalak edo lokal gastronomikoak arautzen dituen udal ordenantza.
Iragarkia toki entitate honen iragarki oholean argitaratu da, baita 2013ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, uztailaren 18an. Horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, erabakia behin betikoa bilakatu da, eta ordenantzaren testu osoa argitara ematen da, ondorio juridikoak izan ditzan.
Cintruenigon, 2013ko abuztuaren 29an.–Jarduneko alkatea, Francisco Javier Igea Marín.
ERANSKINA
Zioen azalpena
Martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen ditu, hau da, jendearentzat oro har direnak edo jendea biltzeko gauza direnak, titulartasun publikoa edo pribatua izan, irabazizko asmorik izan ala ez, eta ohikotasunez edo noizean behin egin. Hala ere, horretatik kanpo gelditzen dira soilik esparru pribatukoak diren jarduerak, familia izaerakoak edo sozialak, edonor joateko ez direnak.
Abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak ezartzen du dibertsio edo jostetarako jarduera horiek egiten diren lokalek behar bezalako baldintza teknikoak bete behar dituztela hirugarrenei enbarazurik ez egiteko eta pertsonen zein ondasunen segurtasuna bermatzeko, batez ere hauei dagozkienak: egituren sendotasuna, instalazioen funtzionamendua, suteen kontrako prebentzio eta babes neurriak eta osasungarritasun eta higienea. Horietarako, bada, Udalaren baimena beharko dute lokal horiek.
Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legeak, hiritarraren estatutuaren barrenean (4. eta 5. artikuluak), ondasun eta eskubideen zerrenda jasotzen du. Eskubideen artean, etxean zaratarik edo beste emisio kutsagarririk gabe bizitzekoa dago. Eta betebeharren artean, besteak gogaitu edo haien ondasunak hondatzeko arriskua duten egintza edo jarduerarik ez egitea.
Elkarteak, bestetarako gelak eta beste batzuk arautzen dituen egungo ordenantzaren aplikazioak agerian jarri du zailtasunak daudela gazteek geroz eta gehiago eskatzen duten jarduera hori, batez ere biltzeko lokal iraunkorrak, bateragarri egiteko auzokoen bizitzarekin. Horren ondorioz, beharrezkoa da Udala behar diren tresnez hornitzea, jarduera honek ukitutako bizilagun anitzek azaldu duten babesgabetasuna gainditzeko eta erabiltzaileen segurtasuna begiratzeko, jabeek haien eskura jartzen dituzten lokalek beharrezkoak diren segurtasun baldintzak bete ditzaten.
Ordenantza honen bidez eguneratu egin nahi dira biltzeko lokalei eskatzen zaizkien baldintza teknikoak.
Era berean, erabilerarako araudi bat zehazten da, auzokoen bizitza eta biltzeko lokalak bateragarri egiten laguntzeko.
Beharrezkotzat jotzen da, halaber, irizpide bat ezartzea, hiriko eremu batzuk eremu saturatutzat jotzeko edo saturatzeko arriskua dutela adierazteko lokal horiei dagokienez, eta halako lokalak ezartzeko distantziak ere ezartzea.
Lizentziak bide ematen du jarduera bat denboran zehar garatzeko, eta lotura iraunkorra sortzen du toki entitatearekin; etorkizuna diziplinatzeko beharra ekartzen du, jarduerak interes publikoarentzat izan dezakeen eragina dela eta. Horrek Administrazioaren etengabeko esku-hartzea eskatzen du, jarduera baimendu diren mugen barnean garatzen ari dela egiaztatzeko, neurri zuzentzaile egokienak ezartzeko zenbait inguruabarren ondorioz horiek ezartzea komeni denean edo nahitaezkoa denean, edo baita lizentziak baliogabetu edo berrikusteko ere, eraginkortasuna galtzen dutenean.
Martxoaren 14ko 2/1989 Foru Legearen 1.2 artikuluak dioenez, eremu pribatu hutseko jarduerak edo familiakoak, jende guztiarentzat irekita ez daudenak, foru lege horren esparrutik kanpo izanik ere, “josteta edo aisiarako jarduerak egiten diren lokaletan beharrezko baldintza teknikoak bete behar dira besteak ez gogaitzeko eta jendearen nahiz ondasunen segurtasuna bermatzeko; batez ere, egituren sendotasuna eta instalazioen funtzionamendua, suteen aurkako prebentzio eta babes neurriak eta segurtasun eta higiene arloko baldintzak, eta horretarako, Udalaren lizentzia izan beharko dute.”
Esparru honetan, pribatu hutsa baita, “Biltzeko lokalak” sartzen dira, eta ez dira inola ere nahasi behar ingurumena babesteko jarduera sailkatuen erregelamenduaren mendeko jarduera bat egiteko baimena behar duten lokalekin. Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten du. Haren 4. D. F) eranskinak ezartzen duenez, “ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ingurumen arloko txostenik behar ez duten jarduera eta instalazioak dira, jarduera sailkaturako Udalaren lizentziaren mende daudenak, eta atal horretan sartzen dira tabernak, elkarte kultural edo gastronomikoak, kafetegiak, jatetxeak, antzokiak, zinemak, dantzalekuak, diskotekak, josteta aretoak, ziberzentroak, kirol instalazioak eta antzekoak”.
Hori dela eta, garrantzitsua da ongi bereiztea ordenantza honetan “biltzeko lokalak” deitzen ditugunak eta “lokal gastronomikoak”.
Azken horiek helburu gastronomikoa duen jendea biltzeko tokiak dira, jantokiko mahaiak dituzte, sukaldea eta jakiak prestatzeko elementuak; tabernako barra ere izan dezakete, telebista, musika ekipoa, eta behartuta daude komunak, estalkira arteko erauzgailua, suteei aurrea hartzeko neurriak eta isolamendu akustikoa izatera, indarra duen araudiak eskatzen badu.
“Lokal gastronomikoak” ere ordenantza honen xede dira, tramitazio administratiborako izan ezik (5. artikulua), eta jarduera sailkatuen espedientea kudeatu beharko dute, 93/2006 Foru Dekretuaren 4. D.F) eranskinean ezarritakoari jarraikiz.
I. KAPITULUA
Aplikazio esparrua, xedea eta definizioak.
1. artikulua. Aplikazio eremua.
Ordenantza hau Cintruenigoko udal mugapeko “lokal gastronomikoei” eta “biltzeko lokalei” aplikatuko zaie, bai gaur egungoei bai paratzen diren berriei.
2. artikulua. Xedea.
Biltzeko lokalak izeneko jarduerari dagokionez, Udalaren politikak funtsezko printzipio hauei jarraituko die:
–Biltzeko lokalen eta lokal gastronomikoen erabilera auzokoen eskubideekin bateragarri egitea.
–Segurtasunaren eta higienearen aldetik, lokal horiek gutxieneko baldintzak betetzen dituztela bermatzea, erabiltzaileei beraiei eta auzokoei oro har eragozpenik eta arriskurik ekar ez diezaieten.
Hori horrela, ordenantza honen xedea honako hau zehaztea da:
–Biltzeko lokal gisa erabili nahi den lokalak bete beharreko baldintzak eta beharkizunak.
–Biltzeko lokalen erabiltzaileek eta lokal gastronomikoen erabiltzaileek bete beharko dituzten neurriak.
–Udalaren mugapeko lokalen erregistro liburua eta urteroko azterketa ezartzea.
–Bai biltzeko lokalen bai lokal gastronomikoen erabiltzaileen erregistro liburua ezartzea, eta aldian-aldian berrikustea.
3. artikulua. Definizioak.
Lokal gastronomikotzat joko dira helburu gastronomikoa duen jendea biltzeko tokiak, sukaldea eta/edo jakiak prestatzeko elementuak dituztela; tabernako barra, telebista eta musika ekipoa ere izan ditzakete, eta behartuta daude komunak, estalkira arteko erauzgailua, suteei aurrea hartzeko neurriak eta isolamendu akustikoa izatera, indarra duen araudiak eskatuz gero.
Biltzeko lokaltzat joko dira irabazi asmorik gabe eta kultura, aisia, josteta, jolasa edo antzeko helburua dutela, jendea biltzeko erabiltzen diren lokalak. Haietan jarduera erabat pribatuak egiten dira, edonorentzat irekita egon gabe, eta eraikinen beheko solairuetan edo sotoetan kokatzen dira, hirigintzako araudiak horretarako onartzen baititu, eta ez daukate taberna, sukalde, jatetxe edo antzeko zerbitzurik.
II. KAPITULUA
Prozedura
4. artikulua. Eskaera.
Pertsona interesdunaren eskariz edo ofizioz, baldin eta atzematen bada lokal bat funtzionamenduan dagoela Udalaren lizentziarik izan gabe.
a) Lokal baten jabeak lokal gastronomiko gisa erabili nahi badu, jarduera sailkatuaren lizentzia eskatu beharko du.
b) Lokal baten jabeak biltzeko lokal gisa erabili nahi badu, Udalaren irekitze lizentzia eskatu beharko du.
c) Lokal gastronomiko edo biltzeko lokal bateko erabiltzaile izan nahi dutenek, dagokion udal lizentzia badu, erabileraren berri eman beharko dute Cintruenigoko Udalean, eta erabiltzeko baimena eskatu.
5. artikulua. Lokalaren lizentzia tramitatzea.
Lokal bat biltzeko lokal gisa erabili nahi duen orok aldez aurreko baimena eskatu beharko du Udalean, hots, “Biltzeko lokala irekitzeko lizentzia” deituko dena (1. eranskina).
Betiere, debeku da arras delako jardueran aritzea behar den lizentzia eskuratu gabe.
Interesdunak “Biltzeko lokala irekitzeko lizentzia” eskatuko du Cintruenigoko Udalaren Erregistro Orokorrean, eskabide bat aurkeztuz. Eranskinean eskatzen diren baldintzak bete beharko ditu eta, eskabidearekin batean, dokumentazio hau erantsiko du:
a) Lokalaren izena eta helbidea.
b) Lokalaren jabearen datuak: izen-deiturak, IFZ, posta helbidea, NANaren fotokopia, posta elektronikoaren helbidea, telefono finkoa eta sakelakoa, eta Cintruenigoko Udalari jakinarazpenak egiten laguntzen ahal dion edozein datu.
c) Jabeak ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko du, teknikari eskudun batek sinatua eta Lanbide Elkargoak ikus-onetsia, baldin eta edozein eratako egiturazko elementuei buruzkoa bada jarduketa, non ziurtatuko baita higiezinak honako zerbitzu hauek badituela:
–Eraikuntza Udalaren edo Udalez gaindiko araudi indardunaren arabera egokituta egotea.
–Edateko ur korrontearen zerbitzua.
–Instalazio elektrikoaren ziurtagiria, REBT 2002aren arabera.
–Komun-zuloa eta konketa dituen komuna.
–Aireztatze sistema natural edo behartua.
–Eraikuntzaren Kode Teknikoa betetzea, suteei aurrea hartzeaz eta erabileraren segurtasunaz den bezainbatean. Zehazki:
1. Egiturazko elementuek suaren aurrean izan beharreko egonkortasun baldintzak betetzea.
2. Estaldurako material erregaiak ez erabiltzea.
3. CO2-ko itzalgailua, 2 kg-koa, izatea, 34 B eraginkortasunekoa, hargune elektrikoaren koadrotik hurbil, eta 6 kg-ko hautsezko itzalgailu balioaniztunak, 21A-113B eraginkortasunekoak, hau da, 1,2 kg-ko gai itzaltzailea azalera erabilgarriaren 10 m²-ko. NBE-CPI 1996 araua.
4. Larrialdietako argiak eta seinaleak, CTE-DB SI kode teknikoaren araberakoak.
–Zaratak sortzen dituzten jarduerei buruzko 135/1989 Foru Dekretua betetzea. Barneko hots maila 80 dbA-koa izanen da gehienez. Hots neurketaren ziurtagiria aurkeztu beharko da irekitzeko lizentzia eskuratzeko. Musikako ekipoa izanez gero, eraikuntzako konponbide egokiak eman beharko dira, ondoko eraikinean behar den hots maila izan dadin. Ondoko eraikinetan bizi direnei eragozpenak sortzen bazaizkie hotsarengatik, soinu-mugatzaile bat jarri beharko da musika ekipoan, ezarritako hots maila lortu arte.
–Udalak, 135/1989 Foru Dekretuaren 17. artikuluan oinarriturik, egoera berezi batzuetan +5dbA neurrira aldatzen ahalko du muga.
–Lokalak itxitura metalikoak edo pertsianak baditu, txosten teknikoan adierazitako neurri zuzentzaileak bete beharko dira eta, edonola ere, Zaratei buruzko 135/1989 Foru Dekretuan eta 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko da.
–Lokalaren soinu iturrien deskribapena eta barneko hots mailak.
d) Lokalaren planoa, honako hauek non dauden zehaztuta: itzalgailuak, komuneko elementuak (komunontzia, konketa...), entxufeak, larrialdietako argia edo argiak eta azalera.
e) Gehienez baimendutako aforoaren aitorpena: pertsona bat m²-ko, CTE-SI arauaren arabera.
f) Lokalaren hotsgabetzea eskatuko da hotsei buruzko legezko araudiak horixe ezartzen duenean, lokalaren erabileraren eta/edo sortutako eragozpenen arabera.
g) Ziurtagiria, zeinean agertuko baita, lokal berriei dagokienez, gutxienez berrogeita hamar metroko tartea dagoela biltzeko edo lokal gastronomiako beste edozein lokalera bitarte. Lokalen arteko distantzia honako hau izanen da: bi lokalen fatxaden bi punturik hurbilenak eremu publikoaren bitartez lotzean sortzen den lerro hautsi tikienak egiten duena.
6. artikulua. Lokala erabiltzeko baimenaren tramitazioa.
Lokal gastronomiko bat edo biltzeko lokal bat erabiltzeko interesa duen pertsona talde orok aldez aurreko baimena eskatu beharko du Udalean, eta “Biltzeko lokala edo lokal gastronomikoa erabiltzeko baimena” izena izanen du (2. eranskina).
Betiere, debeku da arras delako jardueran aritzea behar den baimena eskuratu gabe.
Ordezkariak, talde eskatzailearen izenean, honako hau jakinaraziko du Cintruenigoko Udalaren Erregistro Orokorrean:
a) Lokalaren izena eta helbidea.
b) Lokalaren jabearen izen-deiturak, NANa, helbidea eta telefonoa.
c) Errentamendu kontratuaren kopia edo erabileraren lagapenarena.
d) Erabiltzaile taldearen ordezkaritza duen lagunaren datuak (Izen-deiturak, IFZ, posta helbidea, NANaren fotokopia, posta elektronikoaren helbidea, telefono finkoa eta sakelakoa, eta Cintruenigoko Udalari jakinarazpenak egiten laguntzen ahal dion edozein datu).
e) Ordezkaritza egiaztatzea, lokaleko kide guztiek sinatutako dokumentuaren bidez.
f) Lokaleko kide guztien izen-deiturak, IFZ, posta helbidea, NANaren fotokopia eta telefonoa.
g) Sute aseguruaren eta erantzukizun zibileko poliza, jabeak harpidetua, lokala babestua izan dadin. Gutxieneko estaldura: 300.000 euro.
h) Ordezkariak sinatutako konpromisoa, jarrera zibikoak bultzatzen dituen udal ordenantzaren 15. eta 17. artikuluetan xedatutakoa beteko dutela adieraziz.
i) Lokaleko gauzen inbentarioa, 4. eranskina betez, edozein arrisku eragin dezaketen materialak, instalazioak, etxeko tresna elektrikoak etab. zehaztuko dituena.
j) Lokalaren barnean errekuntza-surik ez egiteko konpromisoa, sukaldean izan ezik.
k) Biltzeko lokala adingabeek osatzen badute, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko dute: izen-deiturak, IFZ, helbidea, telefonoa eta sinadura, gurasoek edo tutoreak lokaleko adingabeei baimena ematen diena (nahikoa da adingabe bakoitzaren guraso edo tutoreetako baten sinadura). 3. eranskina.
l) Halaber, urtero aurkeztu beharko da lokaleko kideen zerrenda eguneratua, erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eguneratua, indarra duen errentamendu kontratua, baita hasiera batean legeztatu ziren baldintzetan izan diren aldaketak ere, halakorik izan bada.
7. artikulua. Ebazpena.
Eskaera eta aurkeztutako dokumentazioa egiaztaturik, Udalaren Hirigintzako Zerbitzu Teknikoek eskatzen diren beharkizunak betetzen ote diren egiaztatuko dute, eta beharrezko txostena eginen dute 15 eguneko epean.
Era berean, txostena jaso eta 15 egun naturaleko epean, Cintruenigoko Udalareko alkate udalburuak, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eman edo ukatu eginen du “Biltzeko lokala irekitzeko lizentzia eta/edo Biltzeko lokala edo lokal gastronomikoa erabiltzeko baimena”.
Eskuragarri egonen da, ageriko toki batean eta une oroz, lokalean eta udal teknikarien eskura: bai Alkatetzaren ebazpena, biltzeko lokala irekitzeko lizentzia ematen duena, bai baimendutako aforoa.
8. artikulua. Ordezkaritza.
Biltzeko edo lokal gastronomiako lokaletako kideek “nortasun juridikorik gabeko batasunak” osatzen dituzte, eta ordezkari bat izendatu beharko dute, haren bitartez ari daitezen Udalarekin egiten dituzten tramite guztietan.
Elkarte bat eratzen badute, Udalari eman beharko diote horren berri.
Lokaleko kide guztiak adingabeak badira, bi ordezkari beharko dira: lokaleko kide baten legezko tutorea eta ordezkari gazte bat, lokaleko gainerakoek hautatua, adin nagusikoa izatea behar ez duten ordezkaritza eginkizun guztiak betetzeko.
Lokaleko kideak adingabeak eta adin nagusikoak badira, azken horietako bat izanen da ordezkaria.
Ondorio guztietarako, Cintruenigoko Udalak lokalaren jabearekin eta ordezkariarekin eginen ditu bere eginbehar guztiak; Udalaren egintza guztiak jakinarazpenetarako ematen duten helbidean jakinaraziko zaizkie, eta ordezkariak konpromisoa hartuko du jarduketa horien berri gainerako kideei emateko.
Helbide edo ordezkari aldaketa guztien berri eman beharko zaio Udalari; izan ere, interesdunak aipatu helbidean ezin jakinarazi bada, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoari jarraituko zaio, iragarkien bidez jakinarazteko.
III. KAPITULUA
Administrazioaren esku-hartzea eta zehapen araubidea
9. artikulua. Ordutegiak eta erabiltzeko mugak.
1. Halako lokalak beheko solairuetan eta sotoetan bakarrik baimentzen ahalko dira, eta irekitzen diren lokal berriek gutxienez ere berrogeita hamar metroko tartea utzi beharko dute biltzeko edo gastronomiako beste edozein lokalera bitarte. Lokalen arteko distantzia honako hau izanen da: bi lokalen fatxaden bi punturik hurbilenak eremu publikoaren bitartez lotzean sortzen den lerro hautsi tikienak egiten duena.
2. Udalak kale edo eremu zehatz batzuk “eremu saturatutzat” jo ditzake, eta biltzeko edo gastronomiako lokal berriak irekitzea debekatu. Halaber, “eremu saturatuaren” deklarazioa indarrik gabe utz dezake, eta lokal berriak irekitzeko baimena eman.
3. Biltzeko lokalen edo lokal gastronomikoen ordutegiak honako hauek izanen dira:
a) Irekitzeko ordutegia: 10:00etan.
b) Ixteko ordutegia: jendearentzat irekita dauden antzeko establezimenduei ezarri zaiena bezalakoa izanen da (irailaren 23ko 201/2002 Foru Dekretua):
–16 urtetik gorakoak:
- Oro har, 03:30 arte. Ordu erdi luzatzen ahalko da ixteko ordutegia larunbatetan, jai bezperetan eta jaiegunetan.
- Ikasturtean zehar, igandetik ostegunera, biltzeko lokala 22:00ak arte soilik erabiltzen ahalko da.
- Eskolako oporraldietan, igandetik ostegunera, jai bezperetan eta jaiegunetan izan ezik, gaueko 12ak arte erabiltzen ahalko da.
–16 urtetik beherakoak:
- Oro har, 01:00 arte. Ordu erdi luzatzen ahalko da ixteko ordutegia larunbatetan, jai bezperetan eta jaiegunetan.
- Ikasturtean zehar, igandetik ostegunera, biltzeko lokala 22:00ak arte soilik erabiltzen ahalko da.
- Eskolako oporraldietan, igandetik ostegunera, jai bezperetan eta jaiegunetan izan ezik, gaueko 12ak arte erabiltzen ahalko da.
Udalak ordutegi bereziak baimen ditzake herriko jaietan, Gabonetan eta Aste Santuan. Alkatetzaren bando baten bidez finkatuko da ordutegia.
4. Debeku da arras:
a) Lokalaren barrenean plastikoak, kartoia, koltxoiak edo su hartzen eta hura hedatzen laguntzen ahal duten bestelako gaiak pilatzea. Mugapen horrek Eraikuntzaren Kode Teknikoaren babesa du; izan ere, berariaz arautuko dira sua pizteko arriskua murrizten duten baldintzak.
b) Lokalak baldintza egokietan egon beharko du, kontserbazio eta garbitasun aldetik.
c) Merkataritzan edo salerosketan aritzea lokalean.
d) Lokalak sukaldea edo jakiak prestatzeko tresnak izatea. Lokalak sukaldea badu, prezintatu eginen da eta biltzeko lokalaren ordezkariak zinpeko aitorpena egin beharko du, hura ez dela erabiliko adieraziz.
e) 18 urtez azpikoek alkohola edukitzea edo kontsumitzea, Adingabeek Edari Alkoholdunak Kontsumitzea Galarazi eta Mugatzeari buruzko martxoaren 16ko 10/1991 Foru Legearekin bat.
f) Droga toxikoak, gai sorgorgarriak zein psikotropikoak edukitzea, horien legez kanpoko kontsumoa edo trafikoa, Herritarren Segurtasuna Babesten duen otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 23.i) artikuluarekin bat.
g) Lokaleko altzariz nahiz edozein elementuz eremu publikoa hartzea, ibilgailuen edo oinezkoen joan-etorria eragotzi edo oztopatuz.
h) Bizikletak edo motorrak espaloietan aparkatzea.
i) Musika aparatuak lokaletatik kanpo jartzea.
j) Ateak eta leihoak irekita izatea, traba egiten ahal badute barneko zarata kanporatzeagatik, zarata eragiteagatik edo usainak kanporatzeagatik.
k) Eremu publikoa edozein hondakin edo hondarrez eta, oro har, edozein zaborrez zikintzea, Jarrera zibikoak arautzen dituen udal ordenantzaren 17. artikuluan xedatua betez. Beren kale zatia garbi edukitzeaz arduratu beharko dute.
l) Barneko eta kanpoko hots mailak 135/1989 Foru Dekretuak hotsari buruz ezarritako araudikoak izanen dira. Zehazki, biltzeko lokalaren barrenean egiten den zarata ez da 80 dBA-koa baino handiagoa izanen egunez, ezta 60 dBA-koa baino handiagoa gauez. Ez dira hots muga hauek gaindituko: 30 dBA etxebizitzetan, 45 patioan eta 50 kaleetan.
10. artikulua. Ikuskatzeak.
Interesdunek erraztu egin beharko diete Cintruenigoko Udaleko langile eskudunei (erabiltzaileei eta, hala egokitzen denean, titularrari egoera azaldu ondoren) lokalaren baldintzak ikuskatu eta egiaztatzeko lana, “Biltzeko lokala irekitzeko lizentzia” edo “Lokal gastronomikoa irekitzeko lizentzia” eman edo mantentzeari begira.
Udaleko teknikariek urtero ikuskatuko dituzte lokalak, instalazioak zein egoeratan dauden egiaztatzeko. Baldintzak betetzen ez badira, gehienez ere hilabeteko epea emanen da akatsak zuzentzeko. Baldintzak gehiagotan ere betetzen ez badira, baliogabetu eginen da jardueraren lizentzia, eta ezin izanen da erabili akatsak konpondu arte.
Aldian-aldian kontrolatuko dira Udalean jasota dauden erabiltzaileen espedienteak, eta eguneratu eginen da horien erregistroa.
Egiaztatze lanetan, kontrola egiten denean edo kexak egiaztatzen direnean, Cintruenigoko Udaltzaingoko udaltzainak gaituta egonen dira (aldez aurretik erabiltzaileei kexa edo egoera azalduta); horrela, beste eskumen bat gehiago izanen dute, egungo legeriaren arabera dituztenez gain.
Ikuskatzaileak akta idatziko du eta bertan adieraziko ditu egindako bisitaldiaren zergatiak eta horren ondorioak. Lokalaren jabeari eta ordezkariari aktaren kopia emanen die.
Salbuespen gisa, eta bizilagunek behin eta berriz trabak dituztela edo jendearen segurtasuna arriskuan dela egiaztaturik, sorburua lokalaren barrenean zein kanpoan egon (azken kasu horretan lokaleko jarduerari lotu beharko zaio) edo 9. artikuluan aurreikusitako ordutegiak betetzen ez badira, udal agintaritzako agenteek, gertakariak egiaztatu ondoren, lokala itxi edo hutsaraziko dute (gertakarien larritasunaren arabera), kautelazko neurri gisa. Neurria behin-behinekoa denez, organo eskudunak berretsi edo deuseztatu beharko du hori, zehapen prozedura hasi ondoren.
11. artikulua. Zehapen prozedura.
Ingurumenean Esku-hartzeko neurriei buruzko 93/2006 Foru Dekretuan eta 4/20085 Foru Legean ezarritako orokorraren osagarria da artikulu hau.
Ordenantza honetan xedatutakoa betetzen ez duten egintzak arau-haustetzat joko dira. Ordenantza honetako zehapen araubidea zehazteko, kontuan hartuko dira honako printzipio hauek:
a) Diru bidezko zehapena ezarriko da kontuan izanda zehatuarentzat egindako arau-haustea ez izatea onuragarriagoa hautsitako araua betetzea baino.
b) Halaber, behar den oreka gordeko da arau-haustea sortu duen egitatearen larritasunaren eta ezartzen den zehapenaren artean. Honako irizpide hauek hartuko dira bereziki aintzat zehapena mailakatzeko:
1. Egiteko asmorik izan den edo behin baino gehiagotan egin den.
2. Kalteak nolakoak diren.
3. Berrerortzea, urtebetean eite bereko arau-hauste bat baino gehiago egin bada, ebazpen irmo batek hala deklaratuta.
4. Ordenantza honetan bildutako arau-hauste administratiboak zehatzeko, espedientea instruitu beharko da aldez aurretik, aplikazioko arauan ezarritako prozedurari jarraituz.
5. Erantzukizunaren astungarritzat hartuko dira giza osasunean izan dezakeen eragina, kalte akustikoa, kaltearen atzeraezintasuna, lekuaren ezaugarriak, nahitakotasuna, berrerortzea eta kutsadura edo istripurako arriskua.
6. Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke. Aurreko printzipioen arabera mailakatuko dira arau-hauste eta zehapenak hiru kategorietako bakoitzean.
7. Zaraten gaineko araudia betetzen ez denean, 4/2005 Foru Legean bildutako zehapen prozeduraren araubidea aplikatuko dira, ekainaren 6ko 135/1989 Foru Dekretuan eta 1367/2007 Errege Dekretuan jasotako mailaketaren arabera.
8. Alkatea izanen da organo eskuduna zehapen espedienteak irekitzeko eta arau-hausteak zehatzeko, non ez duen jardueren gaineko legeriak beste eskumenik zehazten.
12. artikulua. Arau-hausteak.
12.1. Arau-hauste oso larriak:
a) Jardueran aritzea “Biltzeko lokala irekitzeko lizentzia” edo “Lokal gastronomikoa irekitzeko lizentzia” lortu gabe.
b) Biltzeko lokala edo lokal gastronomikoa erabiltzeko baimenean ezarritako xederako ez erabiltzea lokala, baizik eta beste xede baterako.
c) Lokalaren jabeak sute aseguruaren poliza edo lokaleko jardueraren ondoriozko erantzukizun zibileko poliza ez izatea.
d) Lokalaren jabeak erabiltzaileen eskutan ez uztea, errentamendu kontratua sinatu aitzin, teknikari eskudunak sinatu eta lanbide elkargoak ikus-onetsitako ziurtagiri teknikoa, ordenantza honetan ezarria.
e) Erabileraren baimena eskuratzeko datu faltsuak alegatzea.
f) Agintaritzako agenteei sarrera ukatzea zaintza edo ikuskapen lanetan ari direnean, edo lan horiek beste edozein moduz eragotzi edo oztopatzea. Agintaritzako agenteek, erabiltzaileak adingabeak badira, horien guraso edo tutore ordezkaria aldean izan beharko dute lokalean sartzen direnean.
g) Lokala irekitzeko lizentzia emanik, ordenantza honetan eskatzen diren baldintzetako bat ez betetzea.
h) Lokalaren jabeak hura behar den egoeran ez izatea segurtasun, egituraren sendotasun, osasungarritasun eta bizigarritasun baldintzak bermatzeari dagokionez.
i) Gai sukoiak pilatzea, pertsonen ondasunentzat edo osasunarentzat oso arriskutsuak badira.
j) Hots maila baimendua gainditzea, 135/1989 Foru Dekretuak oso larritzat jotzen duenean.
k) Jarduera horiek egiten diren lokaletan adingabeek edari alkoholdunak izatea, kontsumitzea edo haiei lortzea edo eskaintzea.
l) Droga toxikoak, gai sorgorgarriak edo psikotropikoak eduki eta/edo kontsumitzea.
ll) Lokalean gehienez sartzen ahal den jende kopurua gainditzea, horren ondorioz pertsonen ondasunentzat edo osasunarentzat arrisku oso larriak sor badaitezke.
m) Erabilera lizentziaren onuradunek ezin izanen diete lokala beste erabiltzaile batzuei azpierrentan eman, laga edo eskualdatu.
n) Urtebetean bi arau-hauste larri edo hiru arin egitea, lehen arau-haustetik aitzina.
12.2. Arau-hauste larriak.
a) Eremu publikoa okupatzea lokaleko altzariekin edo bertako edozein elementurekin, ibilgailuen edo oinezkoen joan-etorria eragotziz edo oztopatuz.
b) Eremu publikoa behin eta berriz okupatzea, barreneko jarduera kanpoaldera zabalduta.
c) Lokala behar bezain garbi ez edukitzea edo eremu publikoa edozein hondakin edo hondarrez eta, oro har, edozein zaborrez zikintzea, Jarrera zibikoak arautzen dituen udal ordenantzaren 17. artikuluan xedatua betez.
d) Merkataritzan edo salerosketan aritzea lokalean.
e) Baimendutako hots maila gainditzea, 135/1989 Foru Dekretuak larritzat jotzen duenean.
f) Gehienez egon daitekeen jende kopurua ez betetzea.
g) Lokalaren egoera aldatuta, haren berri ez ematea Udalari.
h) Ateak eta leihoak irekita izatea eta, halakoetan, eragozpenak sortzea zarata kanporatzeagatik, zarata eragiteagatik edo usainak kanporatzeagatik.
i) Lokala ezarri den aldi eta ordutegitik kanpo erabiltzea.
j) Urtebetean bi arau-hauste arin egitea, lehen arau-haustetik aitzina.
12.3. Arau-hauste arinak.
a) Lokalaren barrenean kartoiak, plastikoak edo beste edozein material pilatzea, edo su hartzen eta hura hedatzen laguntzen ahal duten bestelako gaiak.
b) Baimendutako hots maila gainditzea, 135/1989 Foru Dekretuak arintzat jotzen duenean.
c) Lokala erabiltzeko baimen eskabidean jarritako erabiltzaileen zerrendan aldaketaren bat eginez gero, Udalari horren berri ez ematea.
d) Lokalean animaliak edukitzea haietaz inor arduratu gabe, betiere bizilagunei traba egiten badiete edo osasun publikoarendako arriskua badakarte.
e) Ordenantza honetan edo lege aplikagarrietan larritzat edo oso larritzat jotzen ez diren arau-hausteak.
13. artikulua. Zehapenak.
13.1. Arau-hauste oso larriei zehapen hauetako bat edo bi ezarriko zaizkie:
–Baimenaren etenaldia, lokala 3 hilabetetik 3 urtera bitarte itxita.
–1.000 euro bitarteko isuna.
13.2. Arau-hauste larriei zehapen hauetako bat edo bi ezarriko zaizkie:
–Baimenaren etenaldia, lokala gehienez ere 90 egunetarako itxita.
–500 euro bitarteko isuna.
13.3. Arau-hauste arinei zehapen hau ezarriko zaie:
–Baimenaren etenaldia, lokala gehienez ere 30 egunetarako itxita.
–100 euro bitarteko isuna.
14. artikulua. Behin-behineko neurriak.
Ordenantza honetan sailkatutako arau-hauste batengatik zehapen prozedura hasten denean, zehapena ezartzeko eskumena duen organoak behin-behineko neurri hauetako bat edo batzuk hartzen ahal ditu, besteak beste:
a) Lokala aldi baterako ixtea.
b) Tresnak edo ekipoak zigilatzea.
c) Zuzenketa, segurtasun edo kontrol neurriak, arriskua edo kaltea egiten ez jarraitzeko.
15. artikulua. Arau-hausteen erantzuleak.
11. artikuluan arau-hauste gisa sailkaturik agertzen diren egintzak benetan egin dituzten pertsonak izanen dira arau-hausteen erantzuleak. Arau-haustea lokaleko kide guztiei egozten ahal bazaie, nortasun juridikorik gabeko batasuna diren aldetik, lokaleko ordezkari agertzen direnei jakinaraziko zaie espedientea. Horrek ez du ukatzen zehapena, ekonomikoa bada, batasun horretako kide guztiei zuzentzea modu solidarioan. Orobat, jabea haien erantzule subsidiarioa izanen da.
Xedapen gehigarriak
Lehena.–Cintruenigoko Udalari dagokio ordenantza honen puntu guztien interpretazioa egitea.
Bigarrena.–Cintruenigoko Udalari dagokio ordenantza honen funtzionamenduaren jarraipena egitea; aldian-aldian biltzen den Zerbitzu Orokorren Batzordera eramanen du eta, beharrezkoa izanez gero, aldatu eginen du.
Xedapen iragankorra
Ordenantza honetako xedapenak aplikatuko zaizkie ordenantzak indarra hartu ondoren instalatzen diren lokal gastronomikoei eta biltzekoei. Orobat, lehendik zeuden biltzeko lokalei aplikatuko zaizkie (9.1 artikuluan xedatutakoa izan ezik); lokal horiek sei hilabeteko epea izanen dute, ordenantza honek indarra hartzen duenetik hasita, hari egokitzeko.
Xedapen indargabetzailea
Ordenantza honek indarra hartzeaz batera, indarrik gabe geldituko da “Elkarteak, bestetarako gelak eta beste batzuk” arautzen zituen ordenantza, 2005eko abuztuaren 2ko osoko bilkuran behin betiko onetsia, eta 2005eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 12an, argitaratua. Aldatu egin zen eta 2008ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31n, argitaratu.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.–Biltzeko lokala edo lokal gastronomikoa erabiltzeko baimena jasotzeak berarekin dakar ordenantza honetan xedatutakoa onartzea.
Bigarrena.–Ordenantza honek aurreikusten ez duen hartan, Estatuko zein Nafarroako lege edo dekretuetan xedatuari jarraituko zaio.
Hirugarrena.–Ordenantza honek ez du ondorio juridikorik izanen harik eta testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete iragan arte, epe hori baitute Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateei errekerimendua egiteko, haien egintzak edo erabakiak deuseztatzeari begira.
I. ERANSKINA
Biltzeko lokala irekitzeko lizentzia
Lizentziaren ordena zk. ...................
JABE ESKATZAILEAREN DATUAK | ||||
DEITURAK ETA IZENA | NANa (erantsi fotokopia) | |||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA | HELBIDE ELEKTRONIKOA | |||
HERRIA | P.K. | PROBINTZIA | TELEFONOA | |
LOKALAREN DATUAK | ||||
HELBIDEA | ||||
BEHEAN SINATZEN DUENAK BILTZEKO LOKALA IREKITZEKO LIZENTZIA ESKATZEN DU Cintruenigon, 20.....(e)ko ......................aren ..........(e)an. | ||||
“Biltzeko lokala irekitzeko” lizentzia eskuratzeko bete beharreko baldintzak.
a) Jabeak ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko du, teknikari eskudun batek sinatua eta Lanbide Elkargoak ikus-onetsia, baldin eta edozein eratako egiturazko elementuei buruzkoa bada jarduketa, non ziurtatuko baita higiezinak honako zerbitzu hauek badituela:
–Eraikuntza Udalaren edo Udalez gaindiko araudi indardunaren arabera egokituta egotea.
–Edateko ur korrontearen zerbitzua.
–Instalazio elektrikoaren ziurtagiria, REBT 2002aren arabera.
–Komun-zuloa eta konketa dituen komuna.
–Aireztatze sistema natural edo behartua.
–Eraikuntzaren Kode Teknikoa betetzea, suteei aurrea hartzeaz eta erabileraren segurtasunaz den bezainbatean. Zehazki:
1. Egiturazko elementuek suaren aurrean izan beharreko egonkortasun baldintzak betetzea.
2. Estaldurako material erregaiak ez erabiltzea.
3. CO2-ko itzalgailua, 2 kg-koa, izatea, 34 B eraginkortasunekoa, hargune elektrikoaren koadrotik hurbil, eta 6 kg-ko hautsezko itzalgailu balioaniztunak, 21A-113B eraginkortasunekoak, hau da, 1,2 kg-ko gai itzaltzailea azalera erabilgarriaren 10 m²-ko. NBE-CPI 1996 araua.
4. Larrialdietako argiak eta seinaleak, CTE-DB SI kode teknikoaren araberakoak.
–Zaratak sortzen dituzten jarduerei buruzko 135/1989 Foru Dekretua betetzea. Barneko hots maila 80 dbA-koa izanen da gehienez. Hots neurketaren ziurtagiria aurkeztuko da.
–Lokalak itxitura metalikoak edo pertsianak baditu, txosten teknikoan adierazitako neurri zuzentzaileak bete beharko dira eta, edonola ere, Zaratei buruzko 135/1989 Foru Dekretuan eta 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko da.
–Lokalaren soinu iturrien deskribapena eta barneko hots mailak.
b) Lokalaren planoa, honako hauek non dauden zehaztuta: itzalgailuak, komuneko elementuak (komunontzia, konketa...), entxufeak, larrialdietako argia edo argiak eta azalera.
c) Gehienez baimendutako aforoaren aitorpena: pertsona bat m²-ko, CTE-SI arauaren arabera.
d) Ziurtagiria, zeinean agertuko baita, lokal berriei dagokienez, gutxienez berrogeita hamar metroko tartea dagoela biltzeko edo gastronomiako beste edozein lokalera bitarte. Lokalen arteko distantzia honako hau izanen da: bi lokalen fatxaden bi punturik hurbilenak eremu publikoaren bitartez lotzean sortzen den lerro hautsi tikienak egiten duena.
Lokaleko ageriko toki batean nahitaez jarri beharrekoa:
–Irekitzeko lizentzia.
–Gehienez baimendutako aforoaren ziurtagiria.
II. ERANSKINA
Biltzeko lokala erabiltzeko baimena
Adinez nagusiak
Lizentziaren ordena zk. ...................
Honako hau sinatzen dutenek, Cintruenigoko ....................... lagun taldeko kideak baitira, adinez nagusiko kide hau izendatzen dute ordezkari izateko, Udaletxearekin egin beharreko tramiteen edo jakinarazpenen ondorioetarako.
ORDEZKARIAREN DATUAK | ||||
DEITURAK ETA IZENA | NANa | |||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA | HELBIDE ELEKTRONIKOA | |||
HERRIA | P.K. | PROBINTZIA | TELEFONOA | |
LOKALAREN DATUAK | ||||
JABEAREN DEITURAK ETA IZENA | NANa | |||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA | HELBIDE ELEKTRONIKOA | |||
HERRIA | P.K. | PROBINTZIA | TELEFONOA | |
| ||||
Eta horrela ager dadin, “Biltzeko lokaleko” kide guztiek sinatzen dute,
Cintruenigon, 20....(e)ko ................aren ..........(e)an.
ERABILTZAILEAREN IZEN-DEITURAK | JAIOTEGUNA | NANa | ||
HELBIDEA | TELEFONOA | SINADURA | ||

Erantsi:
–Erabiltzaile guztien NANen fotokopiak.
–Errentamendu kontratuaren kopia edo erabileraren lagapenarena.
–Sute aseguruaren eta erantzukizun zibilaren poliza, jabeak harpidetua, biltzeko lokala babestua izan dadin. Gutxieneko estaldura: 300.000 euro.
–Biltzeko lokaleko gauzen inbentarioa, non material, instalazio eta etxetresna guztiak etab. agertuko baitira.
Erabiltzaileek Cintruenigoko Udaleko langile eskudunei erakusteko moduan eduki beharrekoak:
–Biltzeko lokala irekitzeko lizentziaren kopia.
–Gehieneko aforoaren (pertsona 1, m²-ko) ziurtagiriaren kopia.
Urtero aurkeztu beharko da biltzeko lokaleko kideen zerrenda eguneratua, erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eguneratua, indarra duen errentamendu kontratua, baita hasiera batean legeztatu ziren baldintzetan izan diren aldaketak ere, halakorik izan bada.
Dokumentu hau sinatzeak berarekin dakar Jarrera zibikoak arautzen dituen udal ordenantzaren 15. eta 17. artikuluak betetzea, bai eta lokalaren barnean errekuntza-surik ez egitekoa ere, sukaldean izan ezik.
III. ERANSKINA
Biltzeko lokala erabiltzeko baimena
Adingabeak
Lizentziaren ordena zk. ...................
Honako hau sinatzen dutenek, Cintruenigoko ....................... lagun taldeko kideak baitira, adinez nagusiko ................... aita, ama/tutorea eta ..................... kidea izendatzen dituzte ordezkari izateko, Udaletxearekin egin beharreko tramiteen edo jakinarazpenen ondorioetarako.
ORDEZKARIAREN DATUAK Adin nagusikoa | ||||
DEITURAK ETA IZENA | NANa | |||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA | HELBIDE ELEKTRONIKOA | |||
HERRIA | P.K. | PROBINTZIA | TELEFONOA | |
ORDEZKARIAREN DATUAK Adingabea | ||||
DEITURAK ETA IZENA | NANa | |||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA | HELBIDE ELEKTRONIKOA | |||
HERRIA | P.K. | PROBINTZIA | TELEFONOA | |
LOKALAREN DATUAK | ||||
JABEAREN DEITURAK ETA IZENA | NANa | |||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA | HELBIDE ELEKTRONIKOA | |||
HERRIA | P.K. | PROBINTZIA | TELEFONOA | |
| ||||
Eta horrela ager dadin, “Biltzeko lokaleko” kide guztiek sinatzen dute,
Cintruenigon, 20....(e)ko ................aren ..........(e)an.
ERABILTZAILEAREN IZEN-DEITURAK Adingabea | JAIOTEGUNA | NANa | |
AITAREN, AMAREN EDO TUTOREAREN IZEN-DEITURAK | NANa | HELBIDE ELEKTRONIKOA | |
HELBIDEA | TELEFONOA | SINADURA Aitaren, amaren edo tutorearen baimena | |

IV. ERANSKINA
Biltzeko lokala erabiltzeko baimena
Adinez nagusiak
Lizentziaren ordena zk. ...................
Sinatzen dutenak Cintruenigoko ........... lagun taldeko kideak dira.
(Ezabatu behar ez dena).
ORDEZKARIAREN DATUAK Adin nagusikoa | ||||
DEITURAK ETA IZENA | NANa | |||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA | HELBIDE ELEKTRONIKOA | |||
HERRIA | P.K. | PROBINTZIA | TELEFONOA | |
ORDEZKARIAREN DATUAK Adingabea | ||||
DEITURAK ETA IZENA | NANa | |||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA | HELBIDE ELEKTRONIKOA | |||
HERRIA | P.K. | PROBINTZIA | TELEFONOA | |
LOKALAREN DATUAK | ||||
JABEAREN DEITURAK ETA IZENA | NANa | |||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA | HELBIDE ELEKTRONIKOA | |||
HERRIA | P.K. | PROBINTZIA | TELEFONOA | |
LOKALAREN HELBIDEA | ||||
EZ | MARKA | MODELOA | POTENTZIA | ||
MUSIKA EKIPOA |
BAI Zenbat | EZ | BAI Zenbat | EZ | ||
SU ITZALGAILUAK | BIDEOKONTSOLA | ||||
HOZKAILUA | SOFAK | ||||
MIKROUHIN LABEA | MAHAIAK | ||||
TELEBISTA | AULKIAK |
Zehaztu beste ondasun inbentariagarri batzuk:
Eta horrela ager dadin, “Biltzeko lokaleko” ordezkariak edo ordezkariek sinatzen dute,
Cintruenigon, 20....(e)ko ................aren ..........(e)an.
Iragarkiaren kodea: L1312155
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50