2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Adineko pertsonendako Burlatako Udalaren babespeko apartamentuak erabiltzeko eskabideak aurkezteko
epea irekitzea eta deialdi publikoa
Burlatako Udalak, Alkatetzak 2013ko irailaren 18an eman Ebazpenaren bidez, onetsi zuen Burlatako adineko pertsonendako apartamentu babestuak esleitzeko deialdi publikoa.
Betekizunak:
Babespeko apartamentuak arautzen dituen udal ordenantzan biltzen direnak:
a) Burlatan erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, urte bateko antzinatasunarekin, gutxienez.
b) 65 urte edo gehiago izatea eskaera aurkezten dutenean. Senar-emazteak direnean edo antzeko harremana dutenean, eskatzaileetako batek adin hori izan beharko du eta bertzeak 63 urte baino gehiago.
c) Apartamentuan sartzen direnean berez ederki baliatu beharko dute eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko autonomia psiko-fisikoa izan beharko dute.
d) Etxebizitzaren beharra izatea.
e) Pentsioen bidezko diru-sarreren maila urteko LGS halako bi baino gehiago ez izatea, ezta ondare higigarririk ere.
f) Deialdi honetan eskatzen diren eskaera eta dokumentazioa ezarritako epeetan aurkeztu izana.
Agiriak:
a) Eskabidea, Burlatako Udalaren eredu ofizialaren araberakoa.
b) NANa.
c) Osasunaren gaineko txostena (berez baliatzen ahal den egiaztatzeko galdetegia).
d) Pentsioaren ziurtagiria eta eskura dituen baliabide ekonomikoen zinpeko deklarazioa.
e) Errenta aitorpena edo haren egiaztagiri negatiboa, hori egitera behartuta ez badago, Ogasun Departamentuak luzatua.
f) Katastroko ziurtagiria, eta/edo Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren ziurtagiria.
g) Bertze baten etxebizitzan alokatuta edo hartuta dagoela egiaztatzen duen dokumentua.
Eskatutako dokumentuen jatorrizkoa eta kopia aurkeztu beharko dira.
Aurkezteko epea:
Aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Epe hau ezin da luzatu.
Inprimakiak biltzea:
Burlatako Udaleko Erregistroan Orokorrean (Larrainetako plaza, zk. g.) eta Burlatako Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroan (Landazabal karrika, 5 bis); 8:30etik 14:15erako ordutegian, eta astelehenetik ortziralera.
Eskabideen aurkezpena:
Eskabideak beterik, eskatzen den dokumentazioarekin batera, Burlatako Udaleko Erregistroan Orokorrean aurkeztuko dira.
Informazioa eta harremana:
a) Burlatako Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroan: 948136636.
b) Burlatako Udalaren webgunean: www.burlada.es.
c) Burlatako Udalaren iragarki oholean.
d) Burlatako Udaleko HHBn: 948 23 84 00 kontzeptua).
Testu honetan arautu ez den orotan, hori guztia arautzen duen udal ordenantzari lotuko zaizkio. Ordenantza 2013ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3an.
Burlatan, 2013ko irailaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1313027