2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2013ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena
Udalak, 2013ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
“Hirugarrena.–2013ko ekitaldiko aurrekontuaren behin betiko onespena.
2012ko abenduaren 26an hasiera batean onetsi zen 2013ko gastu eta diru-sarreren udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
2013ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an, eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe,
Aho batez erabaki dute:
1.–Behin betiko onestea 2013ko gastu eta diru-sarreren udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Gastuen eta diru-sarreren laburpena:
GASTUAK:
KAPITULUAK | HASIERAKO KREDITUAK | ZENBAT EURO |
1 | Langileria gastuak | 101.734,00 |
2 | Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak | 154.815,89 |
3 | Finantza gastuak | 5.750,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 40.900,00 |
6 | Inbertsio errealak | 36.818,29 |
9 | Finantza-pasiboak | 50.209,00 |
Gastuen behin-betiko kredituak | 390.227,18 |
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUAK | HASIERAKO KREDITUAK | ZENBAT EURO |
1 | Zuzeneko zergak | 194.300,00 |
2 | Zeharkako zergak | 6.000,00 |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak | 35.000,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 136.935,00 |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak | 1.500,00 |
7 | Kapital transferentziak eta bertzelako diru-sarrerak | 16.492,18 |
Diru-sarreren behin-betiko kredituak | 390.227,18 |
Erabaki honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke, Udal honen Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako alor horretako epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, eta -nahi izanez gero- gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen datatik hasita.
Argitara ematen da.
Tebasen, 2013ko ekainaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos.
Iragarkiaren kodea: L1312967