2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Kultur, kirol eta festa jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia, 2013-2014 ikasturterako
Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du Alkatetzak 2013ko irailaren 19an emandako ebazpenaren bidez onetsi direla 2013-2014 ikasturtean kultur eta kirol jardueretan parte hartzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak.
1.–Oinarrien xedea.
Deialdi honen xedea da 2013-2014 ikasturtean kultur eta kirol jardueretan parte hartzen dutenei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea.
Hona diru-laguntzak biltzen ahal dituzten proiektuak:
–Ikastetxe publikoek edo Berriozarko eta Antsoaingo Udalek antolatzen dituzten kirol jardueretan parte hartzea.
–Gisako beste batzuk.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:
–Kultur jardueretan parte hartzea.
–Ikastetxe publikoen eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzea.
2.–Aurkeztu beharreko agiriak.
–Diru-laguntzaren xede den matrikularen frogagiria.
–2012. urteko errenta aitorpena.
Udalak ofizioz egiaztatuko ditu erroldatzea eta tributu-zorrei dagokien egoera.
3.–Aurkezteko epea eta tokia.
Eskabideak Berriobeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Udaletxearen plaza, 1), 09:00etatik 14:00ak arte.
Eskabideak aurkezteko epea 2013ko urriaren 31n bukatuko da.
Honako hau izanen da diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko prozedura:
PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK |
Honetatik | Honetara | |
Honetatik gora | 15.000 | %50 |
12.000,01 | 15.000 | %60 |
9.000,01 | 12.000 | %70 |
5.000,01 | 9.000 | %80 |
Berdina edo honetatik behera | 5.000 | %90 |
Udalak abenduaren 31 baino lehen jakinaraziko dio eskatzaileari diru-laguntza eman dion ala ez, baita zenbatekoa ere.
Eskatzaileak matrikularen ordainagiria aurkeztu ondoren ordainduko da diru-laguntza (matrikula zatitua izanez gero, lehen ordainagiria aurkeztutakoan).
Gainerakoan, Eskolaz kanpoko jardueretarako diru-laguntzak arautzeko Berriobeitiko Udalak emana duen ordenantzan ezarritakoari jarraituko zaio (2013ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Berriobeitin, 2013ko irailaren 19an.–Alkatea, José M.ª Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1313113