187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

UNC-4.1 unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2013ko abuztuaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen UNC-4.1 unitatearen xehetasun azterlana, Cristina García Garcíak eta José Luis Díez Atienzak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Barillasen, 2013ko irailaren 18an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1313026