1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
1290/2013 EBAZPENA, irailaren 11koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena 10. ordenantzaren 18., 19. eta 23. artikuluak, 10-3 (EP-10) eta 10-6 (EP-12) lurzatien hirigintza fitxak eta 10-3 (EP-10) unitate morfologikoko lerrokaduren planoa aldatzea, Eguesibarko Udalak sustatutako Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Berrikuntzaren Hiriari dagozkionak.
2013ko maiatzaren 9an, Eguesibarko Udalak aldaketa bat aurkeztu zuen Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Berrikuntzaren Hiriari dagokiona (plan hura Nafarroako Gobernuaren 2000ko urriaren 16ko Erabakiaren bidez onetsi zen behin betiko eta 2000ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 13an). Aldaketak bi helburu ditu: ekipamendutarako lurzatietan okupazio muga kentzea, eraikigarritasun osoa beheko solairuan garatu ahal izateko, eta, baztertzea, oro har, Berrikuntzaren Hiria urbanizatzeak lurzati pribatuetan inbaditu zuen azalera lurzati horietako bakoitzerako ezarritako gehieneko azalera zolatutik.
Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1020/2013 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen aldaketa. Ebazpen hori 2013ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 8an. Aldaketa hori hilabete batez egon zen jendaurrean. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.
Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak 2013ko abuztuaren 29an egindako txostena, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Behin betiko onestea, ondoko determinazioarekin, 10. ordenantzaren 18., 19. eta 23. artikuluak, 10-3 (EP-10) eta 10-6 (EP-12) lurzatien hirigintza fitxak eta 10-3 (EP-10) unitate morfologikoko lerrokaduren planoa aldatzea, Eguesibarko Udalak sustatutako Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Berrikuntzako Hiriari dagozkionak.
–Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren 2013ko abuztuaren 29ko txostena aintzat hartuta, 23. artikuluari ondoko testua eransten zaio: "Ekipamendutarako lurzatien kasuan, haien okupazioa librea bada, gehieneko bolumena kalkulatzeko ondorioetarako, gehienez, lurzatiaren %22ko okupazioa hartuko da aintzat."
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 10. ordenantzaren 18., 19. eta 23. artikuluak eta 10-3 (EP-10) eta 10-6 (EP-12) lurzatien hirigintza fitxak, Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Berrikuntzaren Hiriari dagozkionak. Haren testu osoa ebazpen honen eranskinean jasotzen da.
3. Sustatzailea premiatzea espedientearen paperezko bi ale eta euskarri digitaleko ale bat igor ditzan, eranskin gisa ageri den araudiaren testua transkribatuta, izapideak egiteko eta eraginpean dagoen udalari bidaltzeko.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Eguesibarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko irailaren 11n.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.
ARAUDIAREN ERANSKINA
18. artikulua. Lerrokadurak.
Lerrokadurei buruzko informazio grafikoan, bi lerrokadura mota definitzen dira: "Gehieneko lerrokadurak", sestra gaineko eraikuntzen mugek ezin izanen dituztenak gainditu, inola ere, eta "erreferentziako lerrokadurak", eraikuntzaren mugek gainditzen ahalko dituztenak, baldin eta lerrokadura horiek gainditzen dituzten eraikuntzetako solairuko okupazioa ez bada, osotara, okupatutako azaleraren %20tik goitikoa, eta, aldi berean, eraikuntzaren eta ondoko lurzatiaren muga ez bada 10 m-tik beheitikoa. 10 m-tik beheitiko distantziak onartzen ahalko dira, baldin eta ondoko lurzatia ere hartzen duen xehetasun azterlana, ukitutako bi lurzatietako eraikuntzak batera antolatzen dituena, egiten bada.
Irizpide orokor gisa, eta plan sektorial horretan zehazten den lurzatiketa gutxi gorabeherakoa denez, lerrokadurek 20 m-ko distantzia zehaztuko dute lurzatietako mugekin.
Eraikuntzetako solairuko okupazioa lurzatien kokapenen araberakoa izanen da, eta, gehienez ere, lurzatiaren azalera osoaren %22koa, salbu eta ekipamendurako lurzatiak, horietan okupazioa librea izanen baita; dena dela, gehienez %7 handiagoa izaten ahalko da, proiektatutako xede bioklimatikoko elementuen kasuan, ordenantzaren 2. eranskinean zehaztu bezala.
Eraikuntzaren solairuko gehieneko okupazio ratioa aplikatzearen ondorioetarako, "lurzatitzat" jotzen dira 10-1, 10-2, 10-3, 10-4, 10-5 eta 10-6 izenekoak, eta, haien zatiketa edo banantzeak, "modulutzat". Horrenbestez, aipatutako ratioa "lurzatiei" aplikatuko zaie, eta beharkizuna "moduluen" artean banatzen ahalko da, baina ez azaleren proportzioan, ordenantza honen azaleren gaineko tauletan, edo "lurzati" bakoitzeko "moduluen" baterako xehetasun azterlanetan.
"Eraikuntzak okupatutako azalera" plano horizontalaren gaineko eraikuntzaren bolumenaren proiekzioa da. Ibilgailuak babesteko markesinak ez dira eraikuntzak okupatutako azaleratzat joko.
Eraikuntzaren instalazioak haren zatitzat joko dira; okupatutako eremutzat joko dira, baldin eta eraikuntzaren mugetatik kanpo geratzen badira.
19. artikulua. Gehieneko azalera eraikia.
"Azalera eraikia" eraikinaren solairu guztietan zenbatu behar diren azalera eraikien batura izanen da. Ondorio horietarako, erdisotoen eta sotoen azalera ez da azalera eraikitzat hartuko, honako baldintza hauek betetzen baditu:
Delako forjatuaren (akaberako forjatua) perimetroaren %50 baino gehiago 1,50 metro baino beherago dago lurzatiaren jatorrizko kotatik.
Kasuan kasuko forjatuaren perimetroan itxiera hormak eraikiz gero, horiek eustormak izan behar lukete, metro bat baino garaiera handiagokoak, perimetroaren %50ean baino gehiagoan.
Aurreko baldintzak beterik, delako solairuko azalera erdisototzat hartuko da, haren sabaia jatorrizko lurzorutik baino 2,5 metro gorago ez bada (sabaiko forjatuaren goiko kotatik neurtuta), proiektuaren eta jatorrizko lurzoruaren edozein profil gainjarritan. Jatorrizko lurraren kota, edo jatorrizko lurra, Berrikuntzaren Hiriko Urbanizazio Proiektuan definitutako behin betiko lurra da.
Ondorio horietarako, ez da azalera eraikitzat joko, erdisotoak edo sotoak estaltzeko zoladura azalera, ez eta lurraren gaineko zoladura ere, eta eremu itxia perimetroaren %50 edo gehiago ez bada. Orain, eremu zolatu gisa kontabilizatuko da, eta ezin izanen du lurzatiaren azaleraren %20 gainditu, hura aparkalekuen azalerei gehitzean; portzentaje hori aplikatzeko emaitzatik kenduko da Berrikuntzaren Hiriaren esparrua urbanizatzean zolatutako lurzatien zatia.
Gehieneko azalera zolatuaren ratioa aplikatzearen ondorioetarako, "lurzatitzat" jotzen dira 10-1, 10-2, 10-3, 10-4, 10-5 eta 10-6 izenekoak, eta, haien zatiketa edo banantzeak, "modulutzat". Horrenbestez, aipatutako ratioa "lurzatiei" aplikatuko zaie, eta beharkizuna "moduluen" artean banatzen ahalko da, baina ez azaleren proportzioan, ordenantza honen azaleren gaineko tauletan, edo "lurzati" bakoitzeko "moduluen" baterako xehetasun azterlanetan.
Eremu zolatuaren eta ondoko lurzatiarekiko mugaren arteko gutxieneko distantzia 10 m-koa izanen da. 10 m-tik beheitiko distantziak onartzen ahalko dira, baldin eta ondoko lurzatia ere hartzen duen xehetasun azterlana, ukitutako bi lurzatietako eraikuntzak batera antolatzen dituena, egiten bada.
Kanpoko itxituraren lodiera alderen batean 30 cm-tik goitikoa bada, alde hori ez da zenbatuko azalera eraiki gisa.
Gehieneko azalera eraikia arauzko fitxetan adierazitakoa izanen da; dena dela, %5 handiagoa izaten ahalko da, proiektatutako xede bioklimatikoko elementuen kasuan, ordenantzaren 2. eranskinean zehaztu bezala.
23. artikulua. Eraikinen altuera
Araudi honetan zehaztutako eraikuntza bolumena aplikatzearen ondoriozkoa izanen da eraikinaren gehieneko garaiera. Gainera, eraikuntzako bolumenak (m³-tan) ez du gaindituko lurzati bakoitzean eraikinak okupatzen duen azalera 12rekin biderkatzeko emaitza. "Ekipamendutarako lurzatien kasuan, haien okupazioa librea bada, gehieneko bolumena kalkulatzeko ondorioetarako, gehienez, lurzatiaren %22ko okupazioa hartuko da aintzat."
10-3 (EP-10) unitate morfologikoaren hirigintza fitxa:
C. Araudia eta aprobetxamendua.
C.1: Lurzatiaren azalera: 4.924 m².
C.2: Hirigintzako aprobetxamendua:
Gehieneko okupazioa beheko solairuan: librea.
Azalera eraikigarria beheko solairuan: 1.150 m².
Gehieneko eraikigarritasuna:
Sestra gaineko azalera eraikigarria: 1.150 m².
Sestra azpiko gehieneko azalera eraikigarria: librea.
Garajeko gutxieneko aparkaleku kopurua (azalera+sotoa): aparkaleku bat eraikitako 30 m² bakoitzeko (ikus 10. ordenantzaren 21. artikulua).
C.3: Gehieneko garaiera.
Solairu kopurua: Ikus "Arau memoria" II. kapitulua. 10. ordenantza. 23. artikulua.
C4: Eraikinaren erabilerak (ikus bateragarritasunen taula (3. artikulua) eta jarduera onargarriak (15. artikulua):
Onartuak: sotoa: aparkalekuak eta gainerako solairuetan egiten diren jarduerak osatzeko erabilerak.
Erdisotoa, beheko solairua eta goikoak: erabilera anitzeko ekipamendua.
Onartuak: solairu guztiak: erabilera anitzeko ekipamendua.
Debekatuak: solairu guztiak: Onartu eta toleratu gabeko erabilerak.
C5: Lurzati libre pribatuaren erabilerak (ikus 10. ordenantza, 20. artikulua).
Erabilera publikoa: eraikuntzak lurzatian okupatu gabeko azalera.
Lurzatiaren azaleraren gehieneko eremu zolatua: %20; portzentaje hori aplikatzeko emaitzatik kenduko da Berrikuntzaren Hiriaren esparrua urbanizatzean zolatutako lurzatien zatia.
10-6 (EP-12) unitate morfologikoaren hirigintza fitxa:
C. Araudia eta aprobetxamendua.
C.1: Lurzatiaren azalera: 2.959 m².
C.2: Hirigintzako aprobetxamendua:
Gehieneko okupazioa beheko solairuan: librea.
Azalera eraikigarria beheko solairuan: 1.200 m².
Gehieneko eraikigarritasuna:
Sestra gaineko azalera eraikigarria: 1.200 m².
Sestra azpiko gehieneko azalera eraikigarria: librea.
Garajeko gutxieneko aparkaleku kopurua (azalera+sotoa): aparkaleku bat eraikitako 30 m² bakoitzeko (ikus 10. ordenantzaren 21. artikulua).
C.3: Gehieneko garaiera.
Solairu kopurua: Ikus "Arau memoria" 11. kapitulua 10. ordenantza. 23. artikulua.
C4: Eraikinaren erabilerak (ikus bateragarritasunen taula (3. artikulua) eta jarduera onargarriak (15. artikulua):
Onartuak: sotoa: aparkalekuak eta gainerako solairuetan egiten diren jarduerak osatzeko erabilerak.
Erdisotoa, beheko solairua eta goikoak: erabilera anitzeko ekipamendua.
Onartuak: solairu guztiak: erabilera anitzeko ekipamendua.
Debekatuak: solairu guztiak: Onartu eta toleratu gabeko erabilerak.
C5: Lurzati libre pribatuaren erabilerak (ikus 10. ordenantza, 20. artikulua).
Erabilera publikoa: eraikuntzak lurzatian okupatu gabeko azalera.
Iragarkiaren kodea: F1312781