182. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuko zaintzaile funtzionarioen barne mugigarritasunaren prozeduraren aurka.

Hezkuntza Departamentuaren zerbitzura ari diren zaintzaile funtzionarioen barne mugigarritasunaren prozedura (2013ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 13koa).

Maria Teresa Urtasun Burlada andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du bere hurrenkera ordenaren aurka, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzura ari diren zaintzaile funtzionarioen barne mugigarritasunaren prozeduran parte hartzen dutenen zerrendan. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2013ko irailaren 16an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1312853