4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 4/2013 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen du:
Juan Tomas Apecechea Aizpuruk eskatuta S.D.C. San Antonioren, Felipe Gomez Martinez jaunaren (S.D.C. San Antonioren konkurtsoko administratzailea) eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka organo judizial honetan bideratzen ari diren 4/2013 prozedura arrunteko autoetan, epaia eman da 2013ko irailaren 3an. Interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.
Eta S.D.C. San Antoniori legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko irailaren 6an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1312514