4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 0737/2013 jabari espedientea
Aditzera ematen dut goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, finka honen immatrikulazioa egiteko:
Ziordiko 681. finka: hiri finka: etxebizitza.
Etxebizitza, Ziordiko Santa Maria kaleko 45ean. Eraikinak ehun eta hogei metro eta berrogeita hamar zentimetro koadro ditu. Beheko solairua, solairu nagusia eta sabaia dauzka, eta eskuinaldean edo dagokion partean, etxe ondoko larraina.
Inskripzioa: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroa, 1747. liburukia, 13. liburua, 139. orria, 5. inskripzioa, 1916/12/27koa.
Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen, eskubidez komeni zaiena alegatzeko.
Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2013ko irailaren 4an.–Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J1312484