2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena
Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko abuztuaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Mankomunitatearen plantilla organikoan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, espedientea Mankomunitateko bulegoetan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, espedientea aztertu eta egokiak direla uste diren erreklamazioak aurkez daitezen; beraz, plantilla behin betiko onetsita egonen da, baldin eta inork ez badu alegaziorik aurkezten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Azkoienen, 2013ko abuztuaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Bernardo Ciriza Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1312718