1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
469/2013 EBAZPENA, irailaren 13koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Espainiako eta Ameriketako 2013ko Ortografiako XIV. Lehiaketan ikastetxeen eta autonomia erkidegoen faseetarako deialdia egiten duena, Nafarroako Foru Komunitatean.
Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan adierazi komeni dela Espainiako eta Ameriketako 2013ko Ortografiako XIV. Lehiaketan ikastetxeen eta autonomia erkidegoen faseetarako deialdia argitaratzea, kontuan harturik Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Estatu Idazkaritzaren 2013ko uztailaren 29ko Ebazpenean ezarritakoa. Haren bidez Hezkuntzako Sari Nazionaletarako deialdia egin zen, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzarako.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Espainiako eta Ameriketako 2013ko Ortografiako XIV. Lehiaketan ikastetxeen eta autonomia erkidegoen faseetarako deialdia onestea, ebazpen honen I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
2. Ondoko deialdia eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2013ko irailaren 13an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
I. ERANSKINA
Espainiako eta Ameriketako 2013ko Ortografiako XIV. Lehiaketaren ikastetxeen eta autonomia erkidegoen faseetarako deialdia
Kontuan harturik Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Idazkaritzaren 2013ko uztailaren 29ko Ebazpenaren bigarren artikuluan eta V. eranskinean xedatutakoa (haren bidez unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzarako Hezkuntzako Sari Nazionaletarako deialdia egin zen) Hezkuntza Departamentuak Espainiako eta Ameriketako Ortografiako XIV. Lehiaketaren ikastetxeen eta autonomia erkidegoen faseetarako deialdia egin du, honako hauekin bat:
OINARRIAK
Lehena.–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Espainiako eta Ameriketako Ortografiako XIV. Lehiaketan ikastetxeen eta autonomia erkidegoen faseetarako deialdia egin du, Foru Komunitateak lehiaketa horren fase nazionalean izanen duen ordezkaria hautatzeko.
Bigarrena.–Fase horretan parte hartzen ahalko dute 2013-2014 ikasturtean Batxilergoko 2. maila ikasten ari diren ikasleek.
Hirugarrena.–Ikastetxeen fasea: lehiaketa horretan parte hartu nahi duten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeek ikasle bana hautatu beharko dute, autonomia erkidegoen fasean ordezkari izateko. Horretarako, gaztelaniako ortografia hobekien dakien ikaslea hautatzeko probak eginen dituzte ikastetxeek.
Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzean epaimahai bat eratuko da, honela osatua: ikastetxeko zuzendaria, mahaiburu arituko dena, eta Batxilergoko bi irakasle gutxienez, mahaiburuak hautatuak.
Epaimahaiak egokien deritzen hautaprobak prestatu beharko ditu.
Parte hartzen duten ikastetxeek, 2013ko urriaren 11 baino lehen, ikaslea hautatu eta inskribatu eginen dute; inskripzio eskaera (II. eranskina) Hezkuntza Departamentuko Erregistrora igorriko dute horretarako.
Laugarrena.–Autonomia erkidegoen fasea: probak 2013ko urriaren 17an eginen dira, Basoko BHIan, 17:00etan. Parte hartzen duten ikastetxeek hautaturiko ikasleek 16:30ean agertu beharko dute institutu horretara.
Hautespen epaimahaiak hasterakoan ezartzen dituen jarraibideen arabera eginen dira probak.
Bosgarrena.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak, behar den unean, hautespen epaimahaiko kideak izendatu eta mahaiburu eta idazkari lanetan arituko direnak zehaztuko ditu.
Seigarrena.–Hautespen epaimahaiko idazkariak probaren eduki eta emaitzen akta eginen du.
Hautespen epaimahaia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 22. artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoaren arabera arituko da lanean.
Zazpigarrena.–Hautespen epaimahaiak hitzak emanen dizkie hautagaiei, ortografiaren aldetik geroz eta zailagoak izanen direnak. Ongi idazten dituzten hautagaiak sailkatuko dira hurrengo txandetarako, lehiaketako garailea zehaztu arte.
Zortzigarrena.–Hautespen epaimahaiak, proba bukatutakoan, lehiakide guztiei irabazi dien ikaslea garaile izendatuko du.
Parte hartzen duten ikasleek erreklamazioak aurkezten ahalko dizkiote epaimahaiko buruari, Hautespen epaimahaiak garailea izendatzen duenetik 24 orduko epean.
Lehenengo postua erdiesten duen lehiakideak ordezkatuko du Nafarroako Foru Komunitatea lehiaketaren fase nazionalean.
Bederatzigarrena.–Kontuan harturik Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Idazkaritzaren 2013ko uztailaren 29ko Ebazpenaren V. eranskinean xedatutakoa, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak bere kargura hartuko ditu joan-etorrietarako gastuak, bai finalerako sailkatutako ikasleenak bai horien irakasle laguntzaileenak, eta, horretaz gain, azken horren egonaldi-gastuak (ostatua eta mantenua) eta bientzako bidaiako aseguru poliza.
Ikastetxeko zuzendariak irakasle bat izendatuko du, fase nazionalera aukeratutako ikaslearekin joateko. Ahal dela, ikastetxe horretan 2013-2014 ikasturtean Gaztelania eta Literatura irakasten duten irakasleetako bat izanen da.
Hamargarrena.–Deialdiaren eta horren ondoriozko egintzen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu, jendaurrean jarri edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
II. ERANSKINA
Izena emateko fitxa
Espainiako eta Ameriketako Ortografiako XIV. Lehiaketa. Ikastetxeen eta autonomia erkidegoen faseak
1.–IKASLE ESKATZAILEAREN DATUAK |
Deiturak: | Izena: |
NANa: | Jaioteguna: | Telefonoa: |
Helbidea: |
Herria: | P.K.: |
Batxilergoko 2. mailan matrikulatua 2013-2014 ikasturtean, ikastetxe honetan: |
2.–IKASTETXEAREN DATUAK |
Izena: |
Helbidea: |
Herria: | P.K.: | Telefonoa: |
Datu horiek dauzkan ikasleak Espainiako eta Ameriketako 2013ko Ortografiako XIV. Lehiaketako autonomia erkidegoen fasean parte hartu nahi du.
....................... (e)n, 2013ko ................... aren ........(e)an.
(Sinadura)
Izena: ..................................................................................... ikastetxeko idazkaria
ZIURTATZEN DU:
Ikastetxe honek ....................................... ikaslea hautatu duela, Espainiako eta Ameriketako 2013ko Ortografiako XIV. Lehiaketan autonomia erkidegoen faseko probetan parte hartzeko.
....................... (e)n, 2013ko ................... aren ........(e)an.
(Sinadura)
Iragarkiaren kodea: F1312815