2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko uztailaren 1ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1/2013 eta 2/2013 aldaketak 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Leitzan, 2013ko irailaren 13an.–Lehendakaria, Ur Alguero Chivite.
Iragarkiaren kodea: L1312794