2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2013. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko uztailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2013. urterako plantilla organikoa.
Indarra duten xedapenak betez, Idazkaritzan egonen da, jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Leitzan, 2013ko irailaren 13an.–Lehendakaria, Ur Alguero Chivite.
Iragarkiaren kodea: L1312793