2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
La Olivako monasterioaren plazako 3an oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2013ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 05-SEP-13 (4/CU).
«La Olivako monasterioaren plazako 3an oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia hasiera batean onetsi ondoan (JOB 5/UV, 2013-07-17koa) jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe,
1. Behin betiko onestea La Olivako monasterioaren plazako 3an igogailua jartzeko Plan Berezia, Marcos Arriaga García jaunak sustatua, La Olivako monasterioaren plazako 3ko jabeen elkartearen izenean.
2. Igor bekizkio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2013ko irailaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
TESTU ARAUTZAILEA
1. artikulua. Materialak.
Gorputz irtenen itxiturak egiteko erabiliko diren materialak honako hauek izanen dira:
–Aluminiozko arotzeriako eta beira gardeneko itxitura La Olivako monasterioaren plaza alderako gorputz irtenean (ataria).
–Adreiluzko fabrikako itxitura, zarpiatua eta pintatua, aluminiozko arotzeriako leihoak eta beira gardenak dituela Jerusalemgo Andre Maria kale alderako gorputz irtenean.
2. artikulua. Urbanizazio lanak.
Partikularren bizkar eginen dira urbanizatzeko behar diren lan guztiak.
Udal instalazioei eta haien erregistroei eragiten bazaie, instalaziorako behar den okupazio eremutik kanpora aterako dira horiek guztiak, edozein motatakoak izanik ere. Partikularren bizkar eginen dira lan horiek ere.
Iragarkiaren kodea: L1312645