1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
853/2013 EBAZPENA, irailaren 11koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Itzagaondoko San Jus harrobiko ustiapen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera deitzen duena.
Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 9ko 797/2013 Ebazpenaren bidez, Itzagaondoko San Jus harrobiko ustiapen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen. Eta Nafarroako Gobernuak 2013ko abuztuaren 28an hartutako Erabakiaren bidez presakoa deklaratu zen haien okupazioa, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Itzagaondoko alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Itzagaondoko Udaletxean, 2013ko urriaren 1ean.
2. Ebazpen hau Construcciones Zubillaga, S.A. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Itzagaondoko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.
Iruñean, 2013ko irailaren 11n.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.
Iragarkiaren kodea: F1312654