182. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Lurreko horma-hilobien tasak

Andosillako Udalak, 2013ko irailaren 6an egin osoko bilkura arruntean hasiera batean onetsi zituen honako tasa hauek:

Hilerriko lurreko horma-hilobien tasak

“Tasa hauek ezarri dira:

–Erroldatuak:

Birendako horma-hilobiak: 360 euro 10 urterako, birendako lurreko horma-hilobian, lehen okupazioaz geroztik. Bertze ehorzketa bat izanez gero aitzineko gorpuzkinak atera gabe, ez da diru gehiagorik ordainduko.

Nitxo xumeak: 220 euro 10 urterako, batendako horma-hilobian.

–Erroldatu gabeak:

Birendako horma-hilobiak: 540 euro 10 urterako, birendako lurreko horma-hilobian, lehen okupazioaz geroztik. Bertze ehorzketa bat izanez gero, aitzineko gorpuzkinak atera gabe, ez da diru gehiagorik ordainduko.

Nitxo xumeak: 330 euro 10 urterako, batendako horma-hilobian.

Nolanahi ere, hamar urteak iragatean lekua badagoela frogatzen denean baizik ez da berritzen ahalko.”

Prozedura: aitzineko seihilekoan gaztigatuko da epearen bukaeraz. Bizilagunei ohi den bezala gaztigatuko zaie. Interesduna herrikoa ez bada gutun ziurtatuaren bidez gaztigatuko zaio. Guti goiti-beheiti, urte hasieran eta urte erdian, oholean gaztigatuko da iraungitzeko dauden horma-hilobiez, bizilagunak izan ala ez izan.

Mendigorrian, 2013ko irailaren 9an.–Alkate udalburua, Manuel José Vieira Bonacho Tiago.

Iragarkiaren kodea: L1312850