182. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzeko prozesua irekitzea

Larragako Udalak, 2013ko abuztuaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen bere lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko prozesua irekitzea, maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoaren babespean.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzen ahalko dira Udal honetako eta bere erakunde autonomoetako plantillako lan-kontratudun finkoak, baldin beren lanpostuetara izaera horrekin sartu badira, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 4. artikuluan legez ezarritako prozeduraren bidez, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude ere.

Horrenbertzez, funtzionario bilakatzeko prozesuan ez dute parte hartzerik izanen aldizkako lanpostuak edo lanaldi partzialekoak dituzten lan-kontratudun finkoek, eta, orobat, finko bilakatu direnek, beren lanpostuan izaera horrekin sartu ez arren, funtzio publikoan sartzeko legez ezarritako prozedurari jarraikiz.

Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, funtzionario bilakatzeko eskaerak udal honetako buruari zuzenduko zaizkio, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, mailari dagokion titulazioarekin batera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren 12. eta 15. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Larragan, 2013ko irailaren 3an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1312801