182. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Lakuntzako Udalak 2013ko abuztuaren 1eko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1.–Udalaren balorazio txostenaren berrikuspen prozedura hastea, balorazio txostenaren proiektua aurkeztuta.

2.–Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluak xedatutakoaren arabera balorazio txostenaren proiektua jendaurrean edukitzea 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Proiektua Udal Idazkaritzan egonen da, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, betiere jendea hartzeko orduetan.

Lakuntzan, 2013ko irailaren 16an.–Alkatea, Jose Ramon Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1312849