2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
1, 2 eta 3. aldaketak 2013ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
–1/2013 aldaketa: Kreditu berezia.
VI. kapitulua: 75.000,00 euro.
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin lotetsiaren bidez finantzatua.
–2/2013 aldaketa: Kreditu berezia.
VI. kapitulua: 1.500,00 euro.
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin lotetsiaren bidez finantzatua.
–3/2013 aldaketa: Kreditu gehikuntza.
IX. kapitulua: 100.000,00 euro.
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.
Corellan, 2013ko irailaren 13an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L1312777