2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko
prozesuaren hastapena
Zarrakazteluko Udalak, 2013ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen funtzionario bilakatzeko prozesua hastea, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean xedatuaren babespean.
Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzen ahalko dira Udal honetako eta bere erakunde autonomoetako plantillako lan-kontratudun finkoak, baldin beren lanpostuetara izaera horrekin sartu badira, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 4. artikuluan legez ezarritako prozeduraren bidez, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude ere.
Interesdunek, sartzeko eskaera aurkeztu beharko dute, Alkatetzari zuzendua, eranskinean paratu den ereduari jarraikiz, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaerari beren mailari dagokion titulua erantsiko diote, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 12 eta 15. artikuluetan ezarritakoari jarraituz; eta Udal Idazkaritzaren ziurtagiria, langileari dagozkion funtzionario graduak esleitzeko.
Zarrakaztelun, 2013ko irailaren 16an.–Alkate udalburua, Constantino Alfaro Cortes.
ESKABIDE EREDUA
Zarrakazteluko Udaleko Alkatetzari.
Izena: ....................................., NANa: ......................, herria: .................., helbidea, jakinarazpenetarako, karrika: ........................, P.K.: .........., telefonoa: ..................... eta posta elektronikoa: .............................
AZALTZEN DUT:
Jakinik Udalak egin osoko bilkuran erabaki zuela funtzionario bilakatzeko prozesua hastea, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean xedatuaren babespean.
ADIERAZTEN DUT:
Udal horretako lan-kontratudun finkoa naizela ............................(e)ko ..................aren ....................(e)tik.
................................ titulua eransten dut, behar bezala konpultsatua, ikasketen maila frogatzen duena.
Dagokidan funtzionario gradua esleitzeko, Udaleko idazkariak emandako ziurtagiria eransten dut.
ESKATZEN DUT:
Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/1013 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera, eskabide hau tramitera onar dadila eta behar diren tramiteak egin ondoren, funtzionario izenda nazatela.
.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Interesduna
Iragarkiaren kodea: L1312844