182. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual xehakatua.
Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2013ko irailaren 13an egin osoko bilkura berezian, behar besteko gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual xehakatu hau, Cabanillasko Udalak sustatua. Hona hemen hitzez hitz: “Seigarren tituluko 5. kapituluaren 6.5.4 artikuluko 4) puntuaren testua honela geldituko da: 6.5.4 artikulua. Saltokien baldintzak. 4) Lokalen gutxieneko garaiera librea berrehun eta berrogeita hamar (250) zentimetrokoa izanen da. Artikuluko gainerako xedapenek orain bezala jarraituko dute.”

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak 74.2 artikuluari dagokionez xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan, argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesa dutenek Udal Idazkaritzan azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2013ko irailaren 13an.–Alkatea, Alberto Santos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1312743