2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Aldaketa Buñuelgo industrialdeko Plan Partzialean
Buñuelgo Udalak, 2013ko uztailaren 2an egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi du aldaketa puntuala Buñuelgo industrialdeko Plan Partzialean (Udal Plan Orokorreko aldaketa), Navarra de Suelo y Vivienda, S.A. sozietate publikoak sustatua; eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da onetsitako hirigintza araudia.
Buñuelen, 2013ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.
ALDAKETA PUNTUALA BUÑUELGO INDUSTRIALDEKO PLAN PARTZIALEAN (UDAL PLAN OROKORREKO ALDAKETA)
21. artikulua. Espazio libreak lurzatien barnean.
Fatxada nagusiaren eta eremu publikoaren arteko espazio librean egonen dira aparkatzeko tokiak, behar bezala zolatuta eta mugatuta, ibilgailuen zirkulaziorako guneak bezalaxe. Erabilera anitzetarako lurzatietan, aparkatzeko tokietarako beharrezkoa den espazioa (horren azalera dokumentu honen memorian definitutako irizpideen arabera zehaztuko da) “erabilera publikoko lurzoru pribatu” gisa hartuko da eta jabeak nahi duen tokian kokatuko da lurzatiaren barnean.
Gainerako eremu libreari zoladura emanen zaio, edo lorategi izanen da; eraikuntza proiektuan ezarritakoaren arabera urbanizatuko da, eta egoera onean mantendu beharko da estetika eta garbitasun aldetik. Hartan aparkatzeko plazak jarriko dira. Gutxienez eskatzen direnez gain, langileek behar dituztenak eta industriaren beharrak asetzeko adinakoak izanen dira.
Debeku da arras salgaiak edo bertze gauza batzuk biltegian sartzeko erabiltzea fatxaden eta eremu publikoaren arteko gune libreak, baita edozein instalazio haietan kokatzea ere.
Planoetan adierazitako pasabideak edo 20. artikulua aplikatzearen ondoriozkoak jarriko dira eraikuntza eta lurzatiaren aurrekoa ez den muga bereizteko. Eraikinen eta lurzatiaren mugaren artean bereizteko pasabide horiek libre gelditu beharko dira beti.
Lurzatiko espazio libreak okupatzea beharrezkoa denean instalatutako enpresaren ekoizte-prozesua egokitu edo jarduera sailkatuak legedira egokitzeko, enpresa jabeak justifikatu beharko du, irizpide horiei jarraikiz. Administrazioak okupazio hori onartzen ahalko du uste badu behar bezala justifikatuta dagoela okupaziorako proposamena. Dena den, kasu horietan beti errespetatu beharko dira alboko mugetan aurreko paragrafoan adierazitako espazioak, espazio libre gisa, eta 8 m-ko pasabidea, gutxienez ere, hesiaren eta eraikinaren artean, lurzatiaren aurrealdean.
Iragarkiaren kodea: L1312028