182. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Aldaketa, Legasan kamioien aparkalekua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2013ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Legasan kamioien aparkalekuaren erabilera arautzen eta kontzeptu horrengatik prezio publikoak ezartzen dituen ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 9an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Tarifen eranskina honela aldatu da:

1. Bertizaranako erroldan izen emanda dauden herritarrak eta udalerri honetako zirkulazio zerga eta/edo jarduera ekonomikoena ordaintzen dutenak: 200 euro urtean.

2. Bertizaranako erroldan izen emanda dauden herritarrak eta udalerri honetako zirkulazio zerga eta/edo jarduera ekonomikoena ordaintzen ez dutenak: 400 euro urtean.

3. Bertzeak: 600 euro urtean.

Bertizaranan, 2013ko irailaren 13an.–Alkatea, Joxe Mari Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L1312816