182. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal ordenantza, Lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Beriango Udalbatzak 2013ko irailaren 9an egin bilkuran, bertzeak bertze, hasiera batez onetsi zuen Beriaingo lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Beriainen, 2013ko irailaren 16an.–Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1312821