2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
LOEEren dokumentua jendaurrean
Baztango Udalaren Hirigintza Plan berria onesteko LOEEren dokumentuaren bideratzean, gizarteak parte hartzeko prozesua eratu zen. Prozesu horretan hartutako konpromisoari doakionez, Baztango Udalak, 2013ko abuztuaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen:
1.–Gizartearen parte-hartzeko prozesuan LOEEren dokumentuaren gainean (2011ko maiatzaren 21ean NAOn argitaratzea erabaki baitzen) jasotako iradokizunak biltzearen ondorioa jendaurrean egoteko eta informazio publikorako epe bat zabaltzea.
2.–Informazio publikorako eta jendeaurrean egoteko epe horrek bi dokumentuak bilduko ditu: alde batetik, 2011ko maiatzaren 21eko erabakian aurkeztu zen hasierako dokumentua eta, bertzetik, gizarteak parte hartzeko aipatu prozesuaren ondorioz gelditu dena; eta bi hilabete iraunen ditu iragarki hau NAOn argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeak 70. artikuluan ezarritako xedeetarako.
Baztanen, 2013ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1312870