2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzea
Baztango Udalak, 2013ko abuztuaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen.
19/2013 Foru Legea, maiatzaren 29koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzkoa aintzat harturik; 2013 uztailaren 11ko osoko bilkuraren erabakia kontuan izanik; jasotako eskabideak azterturik; Udaleko plantilla organikoari loturik eta idazkariaren txostena ikusirik, Udalbatzak erabaki du:
1.–Udaleko lan-kontratudun finko hauek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea onartzea, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera: Arantza Mariezkurrena Perotxena, Aintzane Apeztegia Eratsun, Javier Arrastua Alzuri, Pablo Mendiburu Etxeberria eta Tomas Alberro Ibarra.
2.–Udaleko lan-kontratudun finkoa den Mikel Iturralde Eliceche Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan ez sartzea, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, langileak hala eskaturik borondatezko eszedentzian egoteagatik. Egoera horrek, 19/2013 Foru Legearen 3. artikuluari loturik, aipatu prozesutik kanpo uzten du.
3.–Funtzionario bilakatzen diren langileek ordura arte aplikatu zaien gizarte segurantza eta aurreikuspen sozialen sistema berean jarraituko dute eta lanpostu berari atxikita segituko dute.
4.–Langile horiei aplikatuko zaizkien lansariak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta hori garatzeko xedapenetan funtzionarioentzat ezarrita daudenak izanen dira.
5.–Langile guztien Estatutuan sartzea egun berean beteko da eta 2013ko uztailaren 1erako izanen da eraginkorra.
6.–Ebazpen hau interesdunei helaraziko zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara, zerrenda batean zehaztuz lanpostuak eta bakoitzari dagozkion maila, antzinatasuna eta funtzionario gradua, ondoko eranskinean agertu bezala.
Baztanen, 2013ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
ERANSKINA
IZEN-ABIZENAK | LANPOSTUA | ANTZINATASUNA | MAILA | GRADUA | BOSTURTEKOA |
Arantza Mariezkurrena Perotxena | Administrari-Ofiziala | 2005/11/12 | C | 2 | 1 |
Aintzane Apeztegia Eratsun | Administrari-Ofiziala | 1998/02/17 | C | 3 | 3 |
Pablo Mendiburu Etxeberria | Administrari-Ofiziala | 2002/02/18 | C | 2 | 2 |
Tomas Alberro Ibarra | Zerbitzu Anitzetako Langilea | 2009/10/27 | D | - | - |
Xabier Arrastua Alzuri | Zerbitzu Anitzetako Langilea | 2011/10/24 | D | - | - |
Iragarkiaren kodea: L1312869