2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZUELO
1/2013 eta 2/2013 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena
Azueloko Udalak, 2013ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1/2013 eta 2/2013 aldaketak 2013ko udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Azuelon, 2013ko irailaren 13an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.
Iragarkiaren kodea: L1312818