182. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Tokiko merkataritza sozietate bat eratzeko memoria
eta estatutuen proiektua. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2013ko irailaren 16an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

Lehendabizikoa.–Hasiera baten onestea Udalaren Ardantze kirol instalazioak kudeatzeko memoria, Gastizun, S.L. izeneko merkataritza sozietatearen eraketaren bidez, kapital sozial osoaren titulartasuna Udalarena baita.

Bigarrena.–Estatutuak hasiera batean onestea; horiek arautuko dute eratu nahi den merkataritza sozietatea.

Hirugarrena.–Gastizun, S.L. merkataritza sozietatea eratzeko espedientea, onetsitako estatutuekin batera, jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Aiegiko iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egun naturaleko epean, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Ahalmena ematea Esperanza Gastea Hernández Aiegiko Udaleko alkate udalburuari aurretik erabakitako guztia betearazteko behar diren dokumentu guztiak sina ditzan.

Aiegin, 2013ko irailaren 17an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1312903