182. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Artaxoako Udal Planean 1. poligonoko 1072. lurzatiari dagokionez aldaketa puntual xehakatua egiteko espedientea.
Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2013ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako Udal Planean 1. poligonoko 1072. lurzatiari dagokionez aldaketa puntual xehakatua egiteko espedientea. Arizaldea karrikako 24 zenbakiari dagokio. Dokumentazio teknikoa Victor Esparza Lafuente arkitektoak egin du eta sustatzailea Fernando Evangelio Gamero da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2013ko irailaren 9an.–Alkatea, Beatriz Mendia Velaz.

Iragarkiaren kodea: L1312775