182. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Arantzako Udalaren Arau Subsidiarioen ordenantzetako aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2013ko irailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Arantzako Udaleko Arau Subsidiarioen barnean dauden Eraikinei buruzko ordenantzetako 39.artikuluaren aldaketa.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Arantzan, 2013ko irailaren 16an.–Alkatea, Jaime Iturria Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1312828