182. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

60/2013 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, María Lozano Úriz andrea, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2013ko irailaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, 87. artikuluan xedatzen du Foru Diputazioak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela behin-behineko langileak.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko irailaren 11n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. María Lozano Úriz andrea, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2013ko irailaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2013ko irailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1312702