174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Enkanterako deialdia. 49/2012 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Janusz Staszewskik eskaturik Manuel Altuna Sociedad Limitadaren aurka bideratu den 49/2012 betearazpen-prozeduran, erabaki da enkante bidez honako ondasun honen besterentzea egitea:

–Ondasuna edo ondasun lotea: 4835FKB matrikulako ibilgailua.

–Gordeta dagoen tokia: Beiraingo Juan XXIII.a kalea.

–Balorazioa: 7.100,00 euro.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2013ko urriaren 16an, 13:00etan, organo honetako idazkaritzan.

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.

–Enkantearen baldintzak eta informazioa:

1. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza guztiak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3159000000004912 kontuan, ondasunak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da.

2. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.

3. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

4. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

5. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu, eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

6. Betearazleen edo legezko erantzule solidario edo subsidiarioen alde eskuratzea edo esleitzea bakarrik egin daiteke hirugarrenendako lagapen gisa (LJALaren 266. art.).

7. Enkantean nahi adina diru eskaintzen ahalko da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Postura ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

8. Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

9. Epaitegi honetako Idazkaritzan dagoen erregistro-ziurtagirian ageri dira enkantean jarritako ondasunaren jabariaren titulartasuna eta haren zama eta kargen egoera. Agiri hori Idazkaritzan ikusgai dago eta bera onartu behar da, ez baitago beste bat eskatzeko eskubiderik (PZLaren 670.1 artikulua).

Betearazleen kreditua baino lehenagoko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute. Ulertzen da lizitatzaileak haiek onartzen dituela, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzen da. Errematearen prezioa ez da haiek azkentzeko erabiliko, errematea haren alde esleitzen bada (PZLaren 668.3 artikulua).

10. Enkantea eman gabe gertatuz gero, betearazleek edo, bestela, legezko erantzule solidario edo subsidiarioek, eskubidea izanen dute ondasunak balorazioaren %30 ordainduta eskuratzeko, eta, horretarako, 10 eguneko epe komuna emanen zaie. Eskubide hori erabili ezean, enbargoa altxatuko da. (LJALaren 264. artikulua).

11. Errematearen prezioa 654. artikuluaren lehen idatz-zatian aurreikusten den xederako erabiliko da, baina soberakinik bada atxiki eginen da, beren eskubidearen inskripzioa edo idatzoharra betearazlearenaren ondoren egin dutenei ordaintzeko. Hartzekodun horiei ordaindutakoan dirurik gelditzen bada, betearazpenpeko alderdiari edo hirugarren edukitzaileari emanen zaio.

Artikulu honetan xedatutakoak ez du inola ere eragotziko soberakina beste xede baterako erabiltzea, hura atxikitzeko agindua emanda badago beste betearazpen bereziren batean edo konkurtso-prozesuren batean (PZLaren 672.1 artikulua).

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2013ko irailaren 2an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1312237