174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1321/2012 prozedura arrunta

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0001321/2012 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.

Eta Vallain Mantenimientos y Servicios, S.L.ri jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, zedula hau egiten da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta adierazten da adiskidetze ekitaldia idazkari judizialaren aurrean eginen dela, eta, beharrezkoa bada, adiskidetze ekitaldia eta judizioa epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2013ko urriaren 31n eginen da adiskidetze ekitaldia, 11:55ean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan eta, beharrezkoa bada, 2013ko urriaren 31n, 12:00etan, adiskidetze ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko irailaren 2an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1312114