174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 133/2013 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du:

María Idoya Lanas Tancok eskaturik, organo judizial honetan titulu judizialak betearazteko 133/2013 autoak bideratzen ari dira Ibercake, S.L.ren aurka, eta haien barrenean ebazpenak eman dira 2013ko uztailaren 16an. Haien kopiak betearazpenpeko enpresaren eskura daude.

Eta Ibercake, S.L.ri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko irailaren 2an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1312269