174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 186/2012 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du:

Organo judizial honetan 186/2012 autoak bideratzen ari dira, jabari-hirugarrengotzako pieza banandua dela eta (4-13), titulu judizialen betearazpenaren ondorioz, Transolver Finance, Establecimiento Financiero de Crédito S.A.k eskatuta Bensatrans 2002, S.L.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Nerea López Garcíaren eta Razvan Mihai Moldovanen aurka. Auto horietan ebazpena eman da 2013ko uztailaren 31n, eta haren kopia bulego judizial honetan dago, eskura.

Eta Bensatrans 2002 S.L.ri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko irailaren 2an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1312260