174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 181/2013 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Editorial Planeta S.A.k eskaturik bideratu dena Jesús López Pérezen aurka, 451,50 euro erreklamatzeko, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak.

Alderdi demandatzaileari igortzea, hala badagokio, berariazko betearazpen demanda egin dezan, eta jakinaraztea abokatuak eta prokuradoreak parte hartzea beharrezkoa dela, baldin eta betearazpenaren zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada (PZLaren 539.1 artikulua).

Ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bost eguneko epean.

Eta Jesús María López Pérezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1312203