174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzeko epea irekitzea

Alesbesko Udalak, 2013ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen abiatzea lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko prozesua.

Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legeari jarraikiz, Azkoiengo Udaleko plantillako lan-kontratadun finkoen sartzeko eskaera toki entitateko buruari zuzendu beharko zaio, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Alesbesen, 2013ko irailaren 2an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1312205