174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herrilurra okupatzeko baimena

Azkoiengo Udalak, 2013ko abuztuaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1.–Hasiera batez onestea herrilurretako 16. poligonoko 83. lurzatia, Vallacuera alderdian, bertan bi erlauntza paratzeko.

2.–Aipatu herrilurra okupatzea arautuko duen baldintzen agiria onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hamabortz egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurrean egon bitartean, Azkoiengo Udaleko Hirigintza Alorrean (1. solairua) aztertu ahalko dira agiriak.

Azkoienen, 2013ko abuztuaren 28an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1312197