174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hirigintzako Udal Planaren aldaketa xehakatuaren behin betiko onespena: lerrokadurak eta bereizketaren doikuntza, S-4 Altos de Orkoien, ZOP 1 eta S-2, herriko gune historikoa handitzea Z-7, Z-8 eta Z-9. Sustatzailea Udala bera da

Orkoiengo Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, jarraian azaltzen den erabakia hartu zuen, Udal Planaren aldaketa xehakatuari dagokionez: lerrokadurak eta bereizketaren doikuntza, S-4 Altos de Orkoien, ZOP 1 eta S-2, herriko gune historikoa handitzea Z-7, Z-8 eta Z-9. Sustatzailea Udala bera da. Hori guztia Silvia Barbarin Gómez arkitektoak prestatutako dokumentuan agertzen da.

ERABAKIA:

Lehena.–Ikusirik Joaquín Ugarte Irigoyen jaunak aurkeztutako alegazioa, 384. lurzatiko sarbideei buruzkoa, hein batean baietsi da alegazio hori, gaur egungoaren antzeko sarbidea mantenduko baita 384. lurzatirako. Ikusirik José Ignacio Ciaurriz Labiano jaunak aurkeztutako alegazioa, lurzati baten erregularizazioari buruzkoa, ezetsi egin da alegazioa, baina mugen erregularizazioa onartzen da, Udaleko arkitektoaren txostenean grafiatutakoaren arabera. Ikusirik Estanislao Moriones Lopetegui jaunak aurkeztutako alegazioa, aparkatzeko tokiei buruzkoa, ezetsi egin da alegazioa, eta baiesten da gaur egungoaren antzeko sarbidea mantentzea 1510. lurzatirako, aldaketaren esparrutik.

Bigarrena.–Behin betiko onestea Hirigintzako Udal Planaren hirigintza aldaketa: lerrokadurak eta bereizketaren doikuntza, S-4 Altos de Orkoien, ZOP 1 eta S-2, herriko gune historikoa handitzea Z-7, Z-8 eta Z-9. Sustatzailea Udala bera da. Onartutako alegazioetatik ateratzen dena gehituko zaio horri.

Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.

Orkoienen, 2013ko ekainaren 24an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Eranskina

Onetsitako aldaketa

Proposatutako araudia.

1.–Esparrua.

Sektorea

S2-Herriko gune historikoa handitzea

Eremua

Z-7

Azalera

2.588 m²

L1311385_0.pdf

2.–Hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak.

A) Lurzoru mota eta kategoria.

Mota: Hiri lurzorua.

Kategoria: Finkatua.

B) Oinarrizko baldintzak eta irizpideak, antolamendurako.

Hiri egitura mantentzea eta dagoen eraikuntza tipologia kontserbatzea.

C) Sistema orokorrak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

D) Sektorizazio planak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

E) Hiri lurzoru finkatu gabeari eta lurzoru urbanizagarri sektorizatuari dagozkion baldintzak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

F) Lurzoru urbanizaezina babesteko arauak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

G) Erreserba eremuak zehaztea Udalaren lurzoru ondarea eratzeko.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

3.–Hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuak.

A) Hiri egituren definizio zehatza.

A.1.–Lerrokadurak.

  • Lurzatiaren nahitaezko lerrokadurak.
  • Eraikuntzaren lerrokadurak. Libreak lurzatiaren barnean, lerrokaduren planoan nahitaezkotzat jotzen direnak izan ezik.
  • Gutxieneko atzeraemangunea lurzati mugakideen aldera. Eraikuntzako nahitaezko lerrokaduretarako soilik ezartzen da, dokumentazio grafikoaren arabera.

A.2.–Sestrak.

Sestra ofizialtzat gaur egungoak jotzen dira.

B) Lurzatien gaineko egintzak arautzea.

–Kudeaketa baldintzak.

B.1.–Jarduketa unitatea.

Gaur egungo taxuketako lurzatia ezartzen da jarduketa unitate gisa; jabeek horren gainean zuzenean gauzatuko dute aprobetxamendua.

B.2.–Jarduketa mota.

Asistematikoa.

B.3.–Lurzatiketarako baldintzak.

Ez da lurzatiketarik baimenduko. Lurzatia, gaur egungo taxuketa duena, gutxieneko lurzati eraikigarritzat jotzen da.

B.4.–Antolamenduz kanpoko araubidea.

Ez da ez eraikinik ez instalaziorik jotzen antolamenduz kanpokotzat.

B.5.–Exekuzio epeak.

Ez dira ezarri.

B.6.–Garapenerako tresnak.

Ez dira ezarri.

–Gehieneko dentsitatea.

B.7.–Etxebizitzen gehieneko kopurua.

Lurzatiko etxebizitzen gehieneko kopurua: etxebizitza bat lurzatiko 400 m²-ko.

Dauden lurzatietan, horien azalera gutxieneko lurzatiarena baino txikiagoa denean, etxebizitza bat eraikitzeko baimena emanen da.

Edonola ere, gaur egungo lurzatietan dauden etxebizitzen kopurua mantentzen ahalko da.

C) Obra onargarriak eta eraikuntzen baldintzak.

C.1.–Eraikuntzaren tipologia.

Familia bakarreko etxebizitza bakartua eta binakakoa, eranskinak eta eraikin txikiak.

C.2.–Gehieneko eraikigarritasuna.

Gehieneko eraikigarritasuna lurzati bakoitzeko: 0,5 m²/m².

Gaur egungo lurzatietan, 400 m²-tik beherakoak badira, 200 m²-koa izanen da gehieneko azalera eraikia.

Finkatzen da, halaber, aurreko bi puntuetan baimendutako gehienekoa gainditzen duten lurzati jada eraikien eraikigarritasuna.

C.3.–Gehieneko okupazioa.

Gehieneko okupazioa honela aterako da: gehieneko eraikigarritasuna, m²-tan zenbatua, 1,7z zatituta.

C.4.–Eraikuntzaren gutxieneko azalera.

Etxebizitza bakoitzak, eraikin txiki atxiki ez exentuekin batera, 160 m²-ko azalera eraikia edo handiagoa izanen du guztira.

C.5.–Gehieneko eta gutxieneko garaiera.

Etxebizitzen gehieneko garaiera beheko solairua + 1 + teilatupea izanen da, gehienez ere 7 m-ko garaiera guztira, eraikuntzaren ordenantzetan ezarritako baldintzen arabera neurtuta.

Eranskinek eta eraikin txikiek solairu bakarra izanen dute, eraikuntzaren ordenantzetan ezarritako determinazioen arabera.

C.6.–Kokapenerako baldintzak.

Ez da halakorik ezarri.

C.7.–Beste baldintza batzuk.

Etxebizitzak eraikitzean gaur egungo diseinua, materialak eta forma mantendu beharko dira; dena dela, binakako eraikinen multzo bat denean, Udalak beste soluzio batzuk baimen ditzake, eta, betiere, tratamendu estetiko homogeneoa izanen dute bi eraikinek. Kasuan kasuko jabeek baldintza horiek betetzeko konpromisoa adierazi behar dute.

D) Erabilera xehakatuak.

Familia bakarreko bizitegia eta horri dagozkion erabilera osagarriak.

D.1.–Ezarritako antolamenduari dagokionez.

Bereizgarria.

D.2.–Planeamenduko determinazioei dagokienez.

Finkatua.

D.3.–Titulartasunaren araubidea.

Pribatua.

E) Tokiko sistemak.

Ez dira ezarri.

F) Antolamenduz kanpoko erabilerak eta eraikinak.

Dauden erabilera eta eraikinetako bakar bat ere ez da antolamenduz kanpokotzat jotzen.

G) Exekuzio unitateak zehaztea eta jarduketa sistemak finkatzea.

G.1.–Exekuzio unitatea.

Ez da ezarri.

G.2.–Jarduketa sistema.

Jarduketa asistematikoa.

H) Hirigintzako betebeharrak betetzeko epeak.

Ez dira ezarri.

I) Zaindu edo lehengoratu beharreko elementuak.

Ordenantza estetikoan ezarritakoak.

J) Irisgarritasuna.

Ez da baldintza berezirik ezarri horri buruz indarra duen araudi orokorraren gainean.

Proposatutako araudia.

1.–Esparrua.

Sektorea

S2-Herriko gune historikoa handitzea

Eremua

Z-8

Azalera

12.689 m²

L1311385_1.pdf

2.–Hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak.

A) Lurzoru mota eta kategoria.

Mota: Hiri lurzorua.

Kategoria: Finkatua.

B) Oinarrizko baldintzak eta irizpideak, antolamendurako.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

C) Sistema orokorrak.

Ekipamendu komunitarioa.

D) Sektorizazio planak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

E) Hiri lurzoru finkatu gabeari eta lurzoru urbanizagarri sektorizatuari dagozkion baldintzak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

F) Lurzoru urbanizaezina babesteko arauak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

G) Erreserba eremuak zehaztea Udalaren lurzoru ondarea eratzeko.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

3.–Hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuak.

A) Hiri egituren definizio zehatza.

A.1.–Lerrokadurak.

Eraikuntzaren lerrokadura libreak.

A.2.–Sestrak.

Sestra ofizialtzat gaur egungoak jotzen dira.

B) Lurzatien gaineko egintzak arautzea.

–Kudeaketa baldintzak.

B.1.–Jarduketa unitatea.

Eremuaren mugapenaren barnean dagoen azalera ezartzen da jarduketa unitate gisa.

B.2.–Jarduketa mota.

Asistematikoa.

B.3.–Lurzatiketarako baldintzak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

B.4.–Antolamenduz kanpoko araubidea.

Ez da ez eraikinik ez instalaziorik jotzen antolamenduz kanpokotzat.

B.5.–Exekuzio epeak.

Ez dira ezarri.

B.6.–Garapenerako tresnak.

Ez dira ezarri.

–Gehieneko dentsitatea.

B.7.–Etxebizitzen gehieneko kopurua.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

C) Obra onargarriak eta eraikuntzen baldintzak.

C.1.–Eraikuntzaren tipologia.

Ekipamendutarako eraikina.

C.2.–Gehieneko eraikigarritasuna.

Ez da horren gaineko mugarik ezarri.

C.3.–Gehieneko okupazioa.

Ez da horren gaineko mugarik ezarri.

C.4.–Eraikuntzaren gutxieneko azalera.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

C.5.–Gehieneko eta gutxieneko garaiera.

Ez da horren gaineko mugarik ezarri.

C.6.–Kokapenerako baldintzak.

Ez da horren gaineko mugarik ezarri.

C.7.–Beste baldintza batzuk.

Ez dira ezarri.

D) Erabilera xehakatuak.

Ekipamendu komunitarioa.

D.1.–Ezarritako antolamenduari dagokionez.

Bereizgarria.

D.2.–Planeamenduko determinazioei dagokienez.

Finkatua.

D.3.–Titulartasunaren araubidea.

Publikoa.

E) Tokiko sistemak.

Ez dira ezarri.

F) Antolamenduz kanpoko erabilerak eta eraikinak.

Dauden erabilera eta eraikinetako bakar bat ere ez da antolamenduz kanpokotzat jotzen.

G) Exekuzio unitateak zehaztea eta jarduketa sistemak finkatzea.

G.1.–Exekuzio unitatea.

Ez da ezarri.

G.2.–Jarduketa sistema.

Jarduketa asistematikoa.

H) Hirigintzako betebeharrak betetzeko epeak.

Ez da ezarri.

I) Zaindu edo lehengoratu beharreko elementuak.

Ez da ezarri.

J) Irisgarritasuna.

Ez da baldintza berezirik ezarri horri buruz indarra duen araudi orokorraren gainean.

Proposatutako araudia.

1.–Esparrua.

Sektorea

S2-Herriko gune historikoa handitzea

Eremua

Z-9

Azalera

1.561 m²

L1311385_2.pdf

2.–Hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak.

A) Lurzoru mota eta kategoria.

Mota: Hiri lurzorua.

Kategoria: Finkatua.

B) Oinarrizko baldintzak eta irizpideak, antolamendurako.

Hiri egitura mantentzea eta dagoen eraikuntza tipologia kontserbatzea.

C) Sistema orokorrak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

D) Sektorizazio planak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

E) Hiri lurzoru finkatu gabeari eta lurzoru urbanizagarri sektorizatuari dagozkion baldintzak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

F) Lurzoru urbanizaezina babesteko arauak.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

G) Erreserba eremuak zehaztea Udalaren lurzoru ondarea eratzeko.

Ez da bidezkoa horren gaineko determinaziorik ezartzea.

3.–Hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuak.

A) Hiri egituren definizio zehatza.

A.1.–Lerrokadurak.

  • Lurzatiaren lerrokadurak. Dokumentazio grafikoan adierazten direnak.
  • Eraikuntzaren lerrokadurak. Libreak lurzatien barnean, planoetan zehaztutako gehienekoen barnean betiere.
  • Gutxieneko atzeraemangunea lurzati mugakideen aldera, 2 m.

A.2.–Sestrak.

Sestra ofizialtzat gaur egungoak jotzen dira.

B) Lurzatien gaineko egintzak arautzea.

–Kudeaketa baldintzak.

B.1.–Jarduketa unitatea.

Gaur egungo taxuketako lurzatia ezartzen da jarduketa unitate gisa; jabeek horren gainean zuzenean gauzatuko dute aprobetxamendua.

B.2.–Jarduketa mota.

Asistematikoa.

B.3.–Lurzatiketarako baldintzak.

Ez da lurzatiketarik baimenduko. Lurzatia, gaur egungo taxuketa duena, gutxieneko lurzati eraikigarritzat jotzen da.

B.4.–Beste determinazio batzuk.

Katastroko 1025, 384, 1510 eta 1511. lurzatietarako sarbidea, ibilgailuentzat, Arriurdiñeta kaletik izanen da.

Etxauriko errepidea oinezkoentzat izanen da soilik.

Etxesailaren barneko eremurako sarbidea eta Etxauriko errepidearen eremuko goialdea, 1510. lurzatiaren parean, ukitutako lurzatietako bizilagunek soilik erabiltzen ahalko dituzte.

Unitatea ukitzen duten urbanizazio obrek une oroz ziurtatuko dute ibilgailuentzako sarbidea dagoela lurzati horietan, oraingo baldintza beretan (ibilgailu mota berarentzat).

B.5.–Exekuzio epeak.

Ez da ezarri.

B.6.–Garapenerako tresnak.

Ez da ezarri.

–Gehieneko dentsitatea.

B.7.–Etxebizitzen gehieneko kopurua.

Etxebizitzen gehieneko kopurua: etxebizitza bat lurzati bakoitzeko.

Edonola ere, gaur egungo lurzatietan dauden etxebizitzen kopurua mantentzen ahalko da.

C) Obra onargarriak eta eraikuntzen baldintzak.

C.1.–Eraikuntzaren tipologia.

Familia bakarreko etxebizitza bakartua eta eranskinak eta eraikin txikiak.

Dagoen eraikuntza beste tipologia batekoa bada, gaur egungo taxuketa mantentzeko baimena emanen da.

C.2.–Gehieneko eraikigarritasuna.

Eraikigarritasuna finkatu da.

C.3.–Gehieneko okupazioa.

Lurzati bakoitzak gaur egun duena.

C.4.–Eraikuntzaren gutxieneko azalera.

Ez da ezarri.

C.5.–Gehieneko eta gutxieneko garaiera.

Etxebizitzen gehieneko garaiera beheko solairua + 1 + teilatupea izanen da, gehienez ere 7 m-ko garaiera guztira, eraikuntzaren ordenantzetan ezarritako baldintzen arabera neurtuta.

Eranskinek eta eraikin txikiek solairu bakarra izanen dute, eraikuntzaren ordenantzetan ezarritako determinazioen arabera.

C.6.–Kokapenerako baldintzak.

Ez dira ezarri.

C.7.–Beste baldintza batzuk.

Ez dira ezarri.

D) Erabilera xehakatuak.

Familia bakarreko bizitegia eta horri dagozkion erabilera osagarriak.

D.1.–Ezarritako antolamenduari dagokionez.

Bereizgarria.

D.2.–Planeamenduko determinazioei dagokienez.

Finkatua.

D.3.–Titulartasunaren araubidea.

Pribatua.

E) Tokiko sistemak.

Ez dira ezarri.

F) Antolamenduz kanpoko erabilerak eta eraikinak.

Dauden erabilera eta eraikinetako bakar bat ere ez da antolamenduz kanpokotzat jotzen.

G) Exekuzio unitateak zehaztea eta jarduketa sistemak finkatzea.

G.1.–Exekuzio unitatea.

Ez da ezarri.

G.2.–Jarduketa sistema.

Jarduketa asistematikoa.

H) Hirigintzako betebeharrak betetzeko epeak.

Ez dira ezarri.

I) Zaindu edo lehengoratu beharreko elementuak.

Ordenantza estetikoan ezarritakoak.

J) Irisgarritasuna.

Ez da baldintza berezirik ezarri horri buruz indarra duen araudi orokorraren gainean.

Proposatutako araudia.

1.–Esparrua.

Sektorea

S4-Altos de Orkoien

Eremua

Z.O.P.1

Azalera

134.561 m²

L1311385_3.pdf

2.–Indarra duen planeamendua, sartu baita.

Figura: plan partziala.

Izena: Bizitegietarako lurzoru urbanizagarriaren sektorea.

Onespena: 1997ko maiatzaren 14an.

1997ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 20koa.

3.–Hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak.

A) Lurzoru mota eta kategoria.

Mota: Hiri lurzorua.

Kategoria: Finkatua.

B) Oinarrizko baldintzak eta irizpideak, antolamendurako.

Sartu den planeamendu indardunean ezarritakoak.

4.–Hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuak.

Sartu den planeamendu indardunean ezarritakoak.

5.–Beste baldintza batzuk.

Sartu den planeamendu indardunaren araudia eta ordenantzak aplikatuko dira, aldaketa hauekin:

–Plan partzial aldatuko ordenantzen artikuluak.

3.1.3.–Materialak.

Orokorrean erabili beharko da bistako adreilu gorrikara eta teila zeramikozko edo hormigoizko estalkia.

Fatxadetan onartuko da beste material batzuk erabiltzea, bistako adreiluarekin nahasirik. Material horien azalera izanen da eraikin bakoitzeko fatxaden azalera osoaren %25 edo gutxiago.

Bizitzeko ez diren eranskin edo eraikin txikietan eta karrerapeetan diseinu librea onartzen da; beraz, hartan erabiltzen diren material eta formek ez dute nahitaez bat etorri beharko eraikinetarako orokorrean ezartzen direnekin.

3.1.5.–Lurzatietako itxiturak.

Itxiturak bat etorriko dira Arau Subsidiarioetako ordenantzetan ezarritakoarekin eta krokis erantsian ageri diren eskemarekin eta materialekin.

3.2.1.–Familia bakarreko etxebizitzen eremua.

Erabilera nagusia: familia bakarreko etxebizitza bakartua, binakakoa edo atxikia.

Erabilera bateragarriak:

a) Bizitegi komunitarioa eta hotel erabilera 500 m² bitarte.

b) Langela profesionalak.

Gutxieneko lurzatia: 280 m².

Antolamenduaren eskakizunengatik beharrezkoa bada ilaran paratutako familia bakarreko etxebizitzen diseinuak sartzea, ezarri den lurzatien gutxieneko azalera mantendu ezin daitekeen eremuetan, hori 200 m² bitarte murrizten ahalko da, baldin eta horrela paratutako etxebizitzen kopuruak ez badu gainditzen aurreikusita dagoen familia bakarreko etxebizitzen kopuruaren %20.

Lurzatiaren gehieneko okupazioa: 100 m².

Eraikigarritasuna: 0,63 m²/m².

Eraikuntzaren garaiera: behekoa, lehenengoa eta teilatupea.

Mugetarainoko tarteak: lerrokadura nagusitik, eraikina 5 m atzera eramanen da; atzeraemangunea 3 m-koa izan daiteke binakako etxebizitzetan eta familia bakarreko exentuetan, eta atzeraemangunerik ez atxikietan. Binakako etxebizitzetan, atzeraemangunea 3 m-tik 5era bitartekoa izan daiteke fatxadaren lerrotik, baldin eta aldez aurreko adostasuna badago ukitutako jabeen artean lurzati bakoitzeko eraikinean atzeraemangune berdina mantentzeko.

Gainerako mugetarainoko tartea 2 m-koa izanen da gutxienez, atxikietan izan ezik dagokien mugaraino. Atzeraemangune horretatik salbuetsirik daude, halaber, bizitzeko ez diren eranskin edo eraikinak, mehelinean haien garaiera inon ere 2,50 metro baino gehiago ez bada, lurraren sestratik mehelin berean eraikinaren gailurraren marraraino neurturik.

Etxebizitza atxikiak edo binakakoak bakoitza bere proiektuetan garatzen direnean, nahitaez mantendu beharko da fatxadaren 2 m-ko lerrokadura ofiziala, eraikinak zer mehelinetan atxikitzen diren, handik kontatuta; luzera horretan ez da ordenantzek orokorrean baimentzen dituzten atzeraemanguneetakorik bat ere baimentzen.

Izkinan dauden lurzatietan, lurzatiko lerrokadura nagusiari soilik aplikatuko zaizkio lerrokaduren, atzeraemanguneen, irtenguneen eta abarren baldintzak; ondorio horietarako, lerrokadura nagusitzat joko da ondoz ondoko lurzati gehienek aurrez aurre duten lerrokadura.

Beste lerrokaduran, ezarritako atzeraemangunea gutxienekotzat joko da.

Garbi bereizitako eraikuntza-gorputzak dituzten eraikinak diseinatzen badira, horietako bakoitzak lurzatiaren kanpoko lerrokaduretako bakoitzerantz ematen duela, atzeraemangunearen baldintzak bereizirik hartuko dira horietako bakoitzarentzat, dagokion lerrokaduratik hasita. Kasu horretan, lurzatiaren lerrokadura nagusiaren aldera ematen duen fatxadak 6 metroko luzera izan beharko du gutxienez.

–Iturgain plazako eraikuntzari buruzko ordenantza estetikoa.

Ordenantza hau aplikatuko zaio Altos de Orkoien bizitegi eremuko P1 lurzatian dagoen eraikinari, Iturgain plazan kokatutako etxebizitza kolektiboko eraikina.

Ez da baimentzen materialak, forma edo kolorea aldatzea, ezta berriak edo instalazioak (agerikoak ala ez) sartzea ere, eraikinaren fatxaden edo estalkien zati bakar batean ere.

Baimentzen ahalko da arotzeriako elementu gehigarriak jartzea (kontraleihoak, euli-sareak etab.) edo ordezkoak, baldin eta gaur egungo profileriaren ezaugarriak mantentzen badira osaerari, sekzioari, koloreari eta materialari dagokienez. Arotzeriako elementu horiek jatorrizkoen tokian jarriko dira ordeztuz gero, eta fatxadaren baoaren barnean (horretatik atera gabe), gehituz gero.

Baimena ematen ahalko da, Udalari egokia iruditzen bazaio, eraikinaren elementu homogeneoen multzoa ukitzen duten aldaketak egiteko, baldin eta aldaketak horien osotasuna ukitzen badu edo simetria irizpideak errespetatzen baditu, eraikinaren osaera estetikoari dagokionez, eta fatxadako materialekin bat datozen materialekin egiten badira.

Beheko solairuetan, jatorrizko eraikinaren bistako adreilu atalak mantendu egin beharko dira; gainerako baoetan zilegi izanen da diseinu librea.

Ez da baimenik izanen harrizko estaldura aldatzeko, ezta haren forma eta diseinua ere.

Karrerape aldera ematen duten lokalen itxitura egiteko, ertz alakatuko floresta harri mutxardatua erabiliko da, fatxadaren gainerakoan dagoen berbera, beste material koordinatu batzuekin edo kolore gama berekoekin konbinatuta. Karrerapeko gainerako fatxada saila diseinu librekoa izanen da.

Karrerapeko gainerako fatxada saila, planoan zehaztu gabea, diseinu librekoa izanen da.

Plaza aldera ematen duten eraikineko fatxadetan ezin izanen da idazkunik edo ezein elementurik jarri.

Idazkunak jartzeko aukera izanen da, soil-soilik, eraikinaren bi buruhormetan, hegoalderantz, eta lokalarenean, karrerapearen eta bere arkuaren zabalera libratuz.

Elementu horiek jarri aurretik, idazkunen diseinua eta fatxadako zein tokitan jartzekoak diren adierazi beharko da Udalean, onespena jaso ahal izateko. Horiek, bi lokaletarako, neurri berekoak izan beharko dute eta modu simetrikoan eta antzeko koloreekin jarri.

Hirigintzako Udal Planak oro har ezarritako hirigintza araudia eta ordenantzak aplikatuko dira, subsidiarioki, planeamenduko araudian eta ordenantzetan (sartu baitira) jaso ez diren alderdietan.

P1017 lurzatirako determinazioak:

–Erabilera nagusia: ekipamendu publikoa.

–Erabilera bateragarria: hirugarren sektorea. Ekipamendu pribatua.

–Lerrokadurak: plano erantsietan jasoak.

–Sestra gaineko solairu kopurua, gehienez: B+2.

–Sestra azpiko solairu kopurua, gehienez: -2.

–Gehieneko azalera eraikigarria, ekipamenduetarako: 4.529,50 m².

–Sestra gaineko azalera eraikigarria, ekipamenduetarako erabilera: 2.399,30 m²*.

–Sestra azpiko azalera eraikigarria, ekipamenduetarako erabilera: 2.130,20 m²*.

(*) Aipatu azalerak orientagarriak dira, ez dira gehieneko ez gutxieneko baloreak, aldakortasuna posible egitearren sestra gaineko edo sestra azpiko azaleran, honako erlazio honen arabera: sestra gaineko m² eraikigarri 1 sestra azpiko 5,1m²-ren parekoa da; beraz, sestra azpiko azalera eraikigarria handitu nahi bada, handituriko 5,1 metro karratuk sestra gaineko azalera eraikigarria m² 1 gutxitzea ekarriko du.

Iragarkiaren kodea: L1311385