174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑON

Alkate-burua ordezkatzea

Eritasuna dela medio, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, honako honen bidez Marañongo Udaleko Alkatetzak atxikiak dituen eskudantziak utziko ditut Roberto Abascal Antoñana Udal honetako alkateordearen esku, betiere salbuespen gisa eta galarazpen arrazoiak iraun bitartean.

Marañonen, 2013ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Inmaculada Bretón Valencia.

Iragarkiaren kodea: L1312195