174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko abuztuaren 28an hartua, gutxieneko erretiro, alargun eta umezurtz pentsioak zehazten dituena 2013. urterako, bai eta eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak ere, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak gaurkotzen dituen uztailaren 2ko 21/2013 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

2013. urtera arte luzatutako 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen 9.3.a) artikuluan zehazten denez, eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak 2012. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Bestalde, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen 25.2 artikuluak ezartzen du pentsioen zenbatekoa urtero eguneratuko dela, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege bakoitzean kasuan kasuko ekitaldi ekonomikorako ezartzen duen ehunekoaren arabera.

Uztailaren 2ko 21/2013 Foru Legeak, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak gaurkotzen dituenak, zehaztu du ezen, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, pentsioak 100eko 1 igoko direla, 2012. urterako ezarritako zenbatekoen aldean, salbu eta, urteko kupuru guztia hartuta, 14.000 eurotik gorakoak ez direnak, horiek 100eko 2 igoko baitira. Igoera horretatik kanpo gelditzen dira alargun eta umezurtz pentsioak, horien gaineko araudiak lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera gaurkotuko direla zehazten baitu.

Hortaz, bidezkoa da gutxieneko erretiro, alargun eta umezurtz pentsioak zehaztea 2013. urterako, bai eta eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak ere, behin aplikatu ondoren 2013. urtean sortzen diren erretiro eta pentsioak finkatzeko uztailaren 2ko 21/2013 Foru Legean ezarritako igoera martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemaren babesean dauden funtzionarioen eskubide pasiboen araubidean. Izan ere, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Lege horren bidez, eskubide pasiboen araubide iragankor bat ezarri zen Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioentzat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen gutxieneko erretiro pentsioa, indarreko araudiaren arabera gaurkotzeko eskubidea duena, urteko 14.470,82 eurokoa izanen da 2013. urtean.

2. Gutxieneko alargun eta umezurtz pentsioak 9.034,20 eurokoak izanen dira 2013. urtean, 2013. urtera arteko luzatutako 2012. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen 9.7 artikuluko bigarren lerroaldean umezurtz pentsioei buruz ezarritako salbuespenarekin.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarrita dagoen eskubide pasiboen sistemako umezurtz pentsioei ere aplikatuko zaie, onuradunak aitarik ez amarik ez duten umezurtzak badira.

3. Eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, 2013. urterako, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartutako funtzionarioei dagokienez, honako hauek izanen dira:

MAILA

SOLDATA

BIZITZA GAR. PLUSA

1

12.934,32

9.552,23

2

10.640,40

9.062,26

3

9.472,27

8.813,13

4

9.003,05

8.713,28

5

8.607,39

8.629,00

6

8.242,87

8.550,96

7

7.897,40

8.673,14

8

7.656,57

8.943,49

9

7.307,97

8.868,96

10

7.102,72

8.662,77

11

6.917,97

8.554,71

12

6.521,13

8.320,40

13

6.250,53

8.187,77

14

5.756,84

7.935,85

15

5.302,22

7.572,53

16

5.024,99

7.409,27

17

4.566,77

7.246,33

4. 2013rako, 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko, kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

8.081,58

5.281,49

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

4.670,84

4.225,53

5. Erabaki honek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

6. Erabaki hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira (Gizarte Prestazioen Zerbitzua) igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1312139