174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Alkatetza beste baten esku uztea

Ezkabarteko Udaleko alkateak, 2013ko abuztuaren 30ean, Alkatetzaren 122/2013 Dekretua eman zuen. Honako hau da haren testu osoa:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz,

DEKRETATU DUT:

1.–Aranzazu Calvera Ayanz alkateordearen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, nire aldi baterako ezintasunak dirauen bitartean, 2013ko irailaren 2tik aitzina, nire kargura itzultzen naizen arte.

2.–Honen berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ezkabarten, 2013ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1312194