174. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. IRAGARKIA. 72689718N zenbakiko NANaren jabeak ezarritako errekurtsoa, Foruzaingoaren behin betiko maila-zerrendaren aurka.

Barneko zuzendari nagusiak abenduaren 11n eman 176/2012 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez 2012ko azaroaren 12ko Nafarroako Foruzaingoaren behin betiko maila-zerrenda onetsi eta argitaratzea erabaki zen.

72689718N zenbakiko NANaren jabeak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Barneko zuzendari nagusiak abenduaren 11n emandako 176/2012 Ebazpenaren aurka, zeinak 2012ko azaroaren 12ko Nafarroako Foruzaingoko behin betiko zerrenda-maila onetsi eta argitaratzeko agindu baitzuen. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2013ko irailaren 2an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1312301